Otsailak 11: emakume eta neska zientzialarien nazioarteko eguna
2026ko otsailaren 11

Otsailaren 11n Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko Eguna ospatzen da. 2015ean aldarrikatu zuen Nazio Batuen Batzar Nagusiak, emakumeek eta neskatoek zientzian sarbide eta parte-hartze osoa eta bidezkoa izan zezaten, baita genero-berdintasuna eta emakumeen eta neskatoen ahalduntzea lortzeko ere.
UEUk urteak daramatza jakintza alor guztietako ikertzaile euskaldunen ikusgarritasuna lantzen eta arreta berezia emakume ikertzaileengan jartzen. Hementxe dituzue 2025. urte hasieratik hona emakume ikertzaileei egin dizkiegun elkarrizketak:

Ainhoa Delgado Iriondo

Ainhoa Leyaristi Oñederra
"Hizkuntza guztietan ez daude Hizkuntza Garapeneko Nahasmendua identifikatzeko tresnak baliagarri"

Ainitze Labaka Etxeberria
"Biztanleriaren osasuna hobetzeko erizainen gaitasunak behar bezala ustiatu behar dira"

Amaia Elizalde Estenaga
"Ulergaitza egiten zitzaidan Miranderen obrari buruzko tesirik argitaratu ez izana"

Amaia Torrealday Gallarreta

Ane Amundarain Iraola

Batirtze San Martin Gamboa"

Elena Casiriain Iturriria

Garazi Garrido Marcos
"Gizarteak desgaitasunaz duen ikuspegi patologizatzailea zalantzan jartzen saiatu nintzen"

Garazi Lopez de Lacalle Larreina
"Hezkidetzak ezinbesteko papera jokatu du hezkuntzan baina saltoa emateko garaia da"

Irati Amunarriz Iruretagoiena

Iratxe Legarra Nuin
"Energia komunitate batek fakturaren murrizketarekin lagundu dezake pobrezia energetikoa gutxitzen"

Iratxe Redondo Rodríguez, Eider Vallejo Barreiro

Izaro Solozabal Azcarate
"Burdinazko bortize-konfigurazioa duten nanodisko egokiak aukeratzea ez da lan erraza izan"

Jaione Auzmendi Iriarte
"Ikertzaileok badaukagu erantzukizun garrantzitsu bat gizartean, zientzia zabaltzearena"

Jaione Bengoetxea Azurmendi
"Kontra-narratiben kalitatea hobea da eskuz post-editatutako datuak erabiltzen ditugunean"

June Retegi Uria

Kattalin Bidart

Maddi Alberdi San Martin
"Segregazioaz hitz egiten ari garenean, gizarte bezala daukagun arazo batez ari gara"

Mari Mar Boillos Pereira, Nahia Idoiaga Mondragon

Naia Tolosa Simón

Nora Santos Loyola

Oihane Oliveri Korta

Olga Ibañez Solé

Onintze Azpitarte Lopez

Rakel Gamito Gomez

Uxue Diez Guiral,
Maite Azabal Gallego
"Pertsona adingabe transek diskriminazio handiena jasaten duten eremua eskola da"

Uxue Fernandez Lasa
Horretaz gain, 2024. urtearen amaieran UEUk Euskarazko Wikipediari ekarpena egiteko asmoz, dagoeneko doktore diren hainbat ikertzaile gazteren wikipedia orriak sortzeko edota osatzeko egitasmoa jarri zuen martxan. Ikertzaile gazte euskaldunen ikusgarritasuna areagotzeaz gain, ezagutza libreari ere ekarpena egiteko.
Hauexek dira 2025. urtean sortu ditugun emakume gazte ikertzaileen orriak:
Ikertzaile diren heinean, UEUko Talde Eragileko kide berrien orriak ere sortu ditugu:
Elkarrizketak jakintza arloka





















