Ikerketarako UEUren baliabideak

Inguma

UEUk sortutako euskal komunitate zientifiko-intelektualaren datu-basea da. Bertan, 1968tik unibertsitate-mailako zientzia- eta jakintza-arloetan euskaraz ahoz eta idatziz sortu diren lanen oinarrizko informazioa biltzen du: nork, zer eta noiz argitaratu duen.

Artizarra

Artizarra sare sozialaren pantaila argazkia

Artizarra euskaldunen sare sozial tekniko-zientifiko-profesionala da. Egitasmo honen helburu nagusia da ikertzaile zein profesional euskaldunen arteko harremanak ahalbidetzea. Horretaz gain, komunitate zientifiko-profesional hori ezagutarazi nahi dugu.

Liburutegi librea

UEUk argitaratu eta deskatalogatutako liburuak doan eskuratu ditzakezu, ikasteko, irakasteko, irakurtzeko eta ikertzeko. Oro har, liburuak argitaratu ondoko bosgarren urtean denen eskura jartzen dira.

Apunteen otarrea

Jardunaldi zein ikastaroetako aurkezpen eta apunteak zein unibertsitate-mailako bestelako dokumentuak partekatzeko gunea.