Gure online eredu pedagogikoa
UEUk ikas-irakaskuntzarako eredu pedagogiko propioa du, online modalitatera egokitua, eta hartan oinarritzen da bere eskaintza akademiko osoa. Ereduak lau printzipio nagusi dauzka.
1
Pertsonak erdigunean
Ikaslea beti dago ikas-irakaskuntzako prozesuaren erdigunean, eta haren gaitasunetan jartzen dugu arreta.
2
Balioak oinarritzat
Teknologia ikaskuntza sozialaren zerbitzura jartzen dugu.
3
Ikaskuntza autonomo eta esanguratsua
Jarraipen pertsonalizatua eta ebaluazio hezitzailea egiten ditugu.
4
Etengabeko hobekuntza
Eginikotik ikasten dugu etengabe, ikasle eta irakasle partaideen esperientzietatik eta emaitzetatik abiatuta.
Gure eskaintza akademikoan darabilgun eredua, oro har, asinkronoa da: ez dago egun eta ordu jakinetan konektatu beharrik (nahiz eta, kasu gutxi batzuetan, posible den aurrez aurreko saioren bat edo beste egotea). Lanerako materiala astez aste jartzen dugu eskuragarri, eta parte-hartzaileek astebeteko epea izaten dute edukiak lantzeko eta jarduerak osatzeko. Hartara, nork bere ordutegira egokitu ditzake ikasketak, baina, aldi berean, astekako antolamenduak talde osoak elkarrekin aurrera egitea sustatzen du.