Lantaldea
Batzar Nagusiak onartutako egitasmoa teknikoki aurrera ateratzeko ardura lantaldearena da. Une honetan honako hauek osatzen dute UEUko lantaldea, Idazkari Nagusia buru delarik.
Ane Sarasua Aranberri
(Eibar, 1971)
Idazkari nagusia
Zuzenbide Ekonomikoan lizentziatua da Deustuko Unibertsitatean eta Esportazio eta Nazioarteko Marketina graduondokoa egin du (EHU).
1997. urtean hasi zen lanean UEUn, eta lehen urteak kontularitzan pasa ondoren, 2000. urtean erakundeko idazkari nagusia izatea eskaini zioten.
Lantalde profesionalaren burua eta zuzendariaren konfiantzazko kargua da. Kudeaketa eta estrategia alorrean, UEUren egitasmoa egikaritzeko arduradun nagusia da, proiektuaren egonkortasun eta bideragarritasunari begira.
UEUko Talde Eragileko kidea da.
Eibarko egoitzan egiten du lan.
a.sarasua@ueu.eus / (+ 34) 943 82 14 26


Irati Iciar Madinabeitia
(Oñati, 1975)
Arduradun akademikoa
Historian lizentziatua da (EHU). Euskal Kulturgintzaren Transmisioan aditu titulua du Mondragon Unibertsitatean eta Hizkuntza Plangintzako espezialista-titulua EHUn.
UEUko Historiako sailburua izan zen 2000-2002 artean eta 2002an sartu zen UEUko lantaldean. Hasieratik, UEUko etengabeko prestakuntzaz arduratu da. Haren egitekoa da, etengabeko prestakuntza alorreko jarduera akademikoaren, Udako Ikastaroen eta jardunaldien antolaketa. Horretaz gain, Lantalde Akademikoko koordinatzailea da.
Eibarko egoitzan egiten du lan.
i.iciar@ueu.eus / (+ 34) 943 82 14 26
Ane Garetxana Ettcheto
(Eibar, 1996)
Talde Akademikoa
Haur Hezkuntzan graduatua da (EHU) eta Psikodidaktika: Hezkuntzaren psikologia eta berariazko didaktikak Masterra du (EHU). Gerora, 2020. urtean HEZikt graduondokoa (UEU) burutu zuen .
2022an hasi zen lanean UEUko Talde Akademikoan. Haren egitekoa da etengabeko prestakuntza alorreko jarduera akademikoaren, urtean zeharreko eskaintzaren eta jardunaldien antolaketa.
UEUko Berdintasun Batzordeko kidea da.
Eibarko egoitzan egiten du lan.
a.garetxana@ueu.eus / (+ 34) 943 82 14 26


Izaskun López Núñez
(Bilbo, 1997)
Talde Akademikoa
Lehen Hezkuntzan graduatua da (EHU). Gerora, 2021. urtean HEZikt graduondokoa burutu zuen (UEU).
2023an hasi zen lanean UEUko Talde Akademikoan. Haren egitekoa da, etengabeko prestakuntza alorreko jarduera akademikoaren eta hitzartutako eskaintzaren antolaketa.
Eibarko egoitzan egiten du lan.
izaskun.lopez@ueu.eus / (+ 34) 943 82 14 26
Edurne Koch Elizegi
(Donostia, 1973)
Nafarroako arduraduna eta Talde Akademikoa
Argazkigintzako ikasketak egin zituen.
2008tik UEUren Nafarroako ordezkaria da eta Talde Akademikoko kidea. Haren egitekoa da etengabeko prestakuntza alorreko jarduera akademikoaren, urtean zeharreko eskaintzaren eta jardunaldien antolaketa, planifikazioa bai eta UEUren gainontzeko lan-ildoak ere bertan aurrera eramatea (argitalpenak, dibulgazioa...).
Iruñeko egoitzan egiten du lan.
e.koch@ueu.eus / (+ 34) 948 36 25 63


Oihana Galé Zamponi
(Baiona, 1991)
Ipar Euskal Herriko arduraduna eta Talde Akademikoa
Hizkuntzaren Zientziak eta Jakintzen Mediazio eta mediatizazioak ikasi zituen Bordelen.
2025eko irailetik UEUren Ipar Euskal Herriko ordezkaria da eta Talde Akademikoko kidea. Haren egitekoa da etengabeko prestakuntza alorreko jarduera akademikoaren, urtean zeharreko eskaintzaren eta jardunaldien antolaketa, planifikazioa bai eta UEUren gainontzeko lan-ildoak ere bertan aurrera eramatea (argitalpenak, dibulgazioa...).
Baionako egoitzan egiten du lan
Ainhoa Latatu Nuñez
(Bilbo, 1973)
GOI ikastegiko zuzendaria, irakaslea eta ikertzailea
Biologian lizentziatua (EHU) eta Mikrobiologian doktorea da.
UEUko Natura Zientzietako sailburua izan zen 1998tik 2002ra eta 2002an sartu zen UEUko lantaldean. UEUn unibertsitate-mailako prestakuntzaz arduratu izan da, batez ere graduondokoen sustapen eta kudeaketaz.
2020. urtetik GOI ikastegiko irakasle eta ikertzailea da eta 2024tik ikastegiko zuzendaria da. Ikastegiko kudeaketaz arduratzeaz gain, Irakasleen Prestakuntzarako Unibertsitate Masterreko irakaslea eta Giza eta Gizarte Zientzietako espezialitateko koordinatzailea.
UEUko Talde Eragileko kidea da.
Eibarko egoitzan egiten du lan.
a.latatu@ueu.eus / (+ 34) 943 82 14 26


Josu Lopez Gazpio
(Tolosa, 1987)
GOI ikastegiko idazkari akademikoa, irakaslea eta ikertzailea
Kimikan lizentziatua (EHU) eta doktorea da.
2020. urtetik GOI ikastegiko irakasle eta ikertzailea da eta 2024tik ikastegiko idazkari akademikoa da. Ikastegiko Practicum arduraduna izateaz gain, Irakasleen Prestakuntzarako Unibertsitate Masterreko irakaslea eta Natura Zientziak eta Matematika espezialitateko koordinatzailea da.
UEUko Kimikako sailburua da.
Eibarko egoitzan egiten du lan.
j.lopez-gazpio@ueu.eus / (+ 34) 943 82 14 26
Eider Goiburu Moreno
(Orio, 1980)
GOI Ikastegiko irakaslea eta ikertzailea
Psikologian lizentziatua (EHU) eta Pedagogian doktorea da.
2024tik GOI ikastegiko irakasle eta ikertzailea da eta Irakasleen Prestakuntzarako Unibertsitate Masterreko modulu generikoko koordinatzailea. Horretaz gain, "Hezkidetzatik Pedagogia Feministetara: Euskal Curriculuma iparrorratz" graduondokoaren zuzendaria eta irakaslea da.
UEUko Berdintasun Batzordeko kidea da.
Eibarko egoitzan egiten du lan.
e.goiburu@ueu.eus / (+ 34) 943 82 14 26


Izaro Bedialauneta Txurruka
(Markina-Xemein, 1996)
GOI Ikastegiko irakaslea eta ikertzailea
Hizkuntza Modernoak eta Kudeaketa graduatua (DU) eta Hizkuntzalaritza Hispanikoan doktoregaia da.
2025etik GOI ikastegiko irakasle eta ikertzailea da. Ikastegiko Master Amaierako Lanen arduraduna izateaz gain, Irakasleen Prestakuntzarako Unibertsitate Masterreko Hizkuntza eta Literatura espezialitateko koordinatzailea da. Horretaz gain, "Euskara eta Digitalitatea" graduondokoaren koordinatzailea da.
Eibarko egoitzan egiten du lan.
izaro.bedialauneta@ueu.eus / (+ 34) 943 82 14 26
Ireide Arriolabengoa Igarza
(Elorrio, 1972)
Pedagogia-arduraduna
Gizarte Hezkuntzan diplomatua Deustuko Unibertsitatean, Pedagogian lizentziatua EHUn eta Haur Hezkuntzako irakasle-ikasketetan diplomatua Mondragon Unibertsitatean.
2004. urtean hasi zen lanean UEUn, aholkulari pedagogiko. Haren egitekoak dira egitasmo akademikoen diseinu pedagogikoa, online ikas-irakaskuntzan irakasleen formazio eta aholkularitza eta eredu pedagogikoaren zaintza. Lantaldea koordinatzeaz gain, Ikasgela Birtualaren arduraduna ere bada.
Eibarko egoitzan egiten du lan.
i.arriolabengoa@ueu.eus / (+ 34) 943 82 14 26


Sua Lete Sanchez
(Mutriku, 2002)
Pedagogia Taldea
Pedagogian graduatua (EHU) da eta Gizarte eta Hezkuntzako Eremuen Ikerketa Masterra du (EHU).
2025ean hasi zen lanean UEUko Pedagogia Taldean.
Haren egitekoak dira egitasmo akademikoen diseinuan eta prestakuntzan aholkularitza ematea, online ikas-irakaskuntzan irakasleak formatzea, irakasle eta ikasleen tutorizazio- eta akonpainamendu-lana egitea, eta Ikasgela Birtuala kudeatzea.
Eibarko egoitzan egiten du lan.
s.lete@ueu.eus / (+ 34) 943 82 14
Ainhoa Muguerza Arizmendiarrieta
(Elgoibar, 1998)
Pedagogia-taldea
Pedagogian graduatua (EHU) eta Haur eta Nerabeen Psikologian masterduna da (ISEB).
2025ean hasi zen lanean UEUko Pedagogia-taldean.
Haren egitekoak dira egitasmo akademikoen diseinuan eta prestakuntzan aholkularitza ematea, online ikas-irakaskuntzan irakasleak formatzea, irakasle eta ikasleen tutorizazio- eta akonpainamendu-lana egitea, eta Ikasgela Birtuala kudeatzea.
Eibarko egoitzan egiten du lan.
a.muguerza@ueu.eus / (+ 34) 943 82 14 26


Nekane Intxaurtza Etxebarria
(Igorre, 1965)
Argitalpenen arduraduna
Administrari laguntzaileko ikasketak egin zituen.
1985ean hasi zen lanean UEUn argitalpenen arloan eta 1990. urtean hartu zuen lantaldean argitalpenen ardura.
Haren egitekoa da argitalpen prozesu osoaz arduratzea eta Argitalpen Batzordea eta Uztaro aldizkariaren Erredakzio Kontseilua koordinatzea.
Bilboko egoitzan egiten du lan.
n.intxaurtza@ueu.eus / (+ 34) 94 679 05 46
Ander Altuna Gabiola
(Bilbo, 1964)
Hizkuntza-orrazketen arduraduna
Euskal Filologia ikasi zuen Gasteizen, EHUn.
2004an hasi zen UEUn zuzentzaile-lanetan eta bertako hizkuntza-orrazketen arduraduna da ordutik.
UEUko Berdintasun Batzordeko kidea da.
Bilboko egoitzan egiten du lan.
a.altuna@ueu.eus / (+ 34) 94 679 05 46


Goiaz Elgezabal Monasterio
(Gamiz-Fika, 1996)
Dokumentazio-arduraduna
Artearen Historiako (EHU) ikasketak egin zituen eta ondoren Museo, Artxibo eta Liburutegietako Ikasketetan Masterra (UDC - Coruñako Unibertsitatea).
2025ean hasi zen UEUn lanean. Haren egitekoa Inguma datu-basea eta Tesiker egitasmoa kudeatzea da, besteak beste.
Bilboko bulegoan egiten du lan.
g.elgezabal@ueu.eus / (+ 34) 94 679 05 46
Emilio Delgado Martínez
(Bilbo, 1976)
Informatika-arduraduna
Informatika Ingeniaritzako ikasketak egin zituen EHUko Informatika Fakultatean eta Computer Studies BSc(Hons), Brightoneko Unibertsitatean.
1999. urtean, UEUk kudeatzen zuen Ulibarri proiektuan lan egin zuen. Urte bat geroago, UEUko informatika-arduradun lanpostua lortu zuen.
Haren egitekoa da enpresaren estrategia teknologikoa definitzea eta sistemen ezarpena eta funtzionamendua gainbegiratzea.
Bilboko bulegoan egiten du lan.
e.delgado@ueu.eus / (+ 34) 94 679 05 46


Idoia Torregarai Martija
(Usurbil, 1974)
Komunikazio-arduraduna
Kazetaritzan lizentziatua EHUn. Komunikazio-zuzendaritzako ikasketak egin zituen Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan eta gidoigintza Kataluniako Unibertsitate Irekian.
1996. urtean ezagutu zuen UEU, Iruñeko Udako Ikastaroetako prentsa-bulegoan lan egin zuenean. Hurrengo urteetan bertan jarraitu zuen lan egiten, eta 1999an Udako Ikastaroen komunikazioaren ardura hartu zuen. Urte bat beranduago, UEUko komunikazio-arduradunaren lanpostua lortu zuen.
Haren egitekoak dira kanpo- eta barne-komunikazioaren diseinu eta jarraipena egitea Komunikazio Taldearekin batera.
UEUren Talde eragileko kidea da.
Eibarko egoitzan egiten du lan.
komunikazioa@ueu.eus / (+ 34) 943 82 14 26
Zuriñe Etxanobe Solaguren
(Iurreta, 1977)
Komunikazio Taldea
Ikus-entzunezko Komunikazioko ikasketak egin zituen EHUn.
2005ean hasi zen lanean.
2006tik 2022ra bitartean euskal komunitate unibertsitarioaren bilgune zen Unibertsitatea.net atariaren ardura izan zuen, eta 2022tik Komunikazio Taldeko kide da.
UEUren webgunea kudeatzeaz gain, bertan argitaratzen diren elkarrizketen arduraduna da, besteak beste.
Eibarko egoitzan egiten du lan.
z.etxanobe@ueu.eus / (+ 34) 943 82 14 26


Zihara Enbeita Gardoki
(Gernika-Lumo, 1976)
Komunikazio Taldea
Kazetaritzan lizentziatua 1999an EHUn. UOCen Social Media Content graduondokoa egina eta ikus-entzunezko diseinuan eta informazioaren bisualizazioan espezializazioa.
Udako Ikastaroetako prentsa-bulegoko kide izan zen hainbat urtez eta 2016. urtetik UEUko komunikazio-taldeko kidea da.
Sare sozialen eta multimedia diseinuaren arduraduna da.
UEUko Berdintasun Batzordeko kidea da.
Eibarko egoitzan egiten du lan.
z.enbeita@ueu.eus / (+ 34) 943 82 14 26
Xabi Zubeldia Etxeberria
(Eibar, 1995)
Finantza-arduraduna
Enpresen Administrazio eta Zuzendaritza Gradua eta Ekonomia Sozial eta Solidarioa Masterra egin zituen EHUn.
2021. urtean sartu zen UEUko lantaldean. Gaur egun finantza-arduraduna da.
Haren egitekoa da UEUren aurrekontu, fakturazio, zerga, kontabilitate eta finantzen jarraipena egitea
Eibarko egoitzan egiten du lan.
x.zubeldia@ueu.eus / (+ 34) 943 82 1426


Jone Amas Romarate
(Eibar, 1998)
Kontabilitate- eta Administrazio-taldea
Goi-mailako Administrazio eta Finantzako ikasketak egin zituen Meka Lanbide Eskolan.
2025ean hasi zen lanean UEUn Kontabilitate-eta Administrazio-Taldean. Haren egitekoa da, kontularitzaren alorrean, GOI Ikastegiko jarraipen administratiboa egitea.
Eibarko egoitzan egiten du lan.
j.amas@ueu.eus / (+ 34) 943 82 14 26