Ainhoa Leyaristi Oñederra: "Hizkuntza guztietan ez daude Hizkuntza Garapeneko Nahasmendua identifikatzeko tresnak baliagarri"
2025eko abenduaren 10a

Ainhoa Leyaristi Oñederra (2000, Elgoibar) Ingeles Ikasketetan (EHU) graduatu zen Euskal Ikasketetako aipamenarekin eta Hizkuntzalaritza Teoriko eta Esperimentala masterra (EHU) egin zuen gerora. Bere Master Amaierako Lanak Euskaltzaindiaren Mintzola saria jaso zuen.
Gaur egun doktoregaia da Euskal Hizkuntzalaritza eta Filologia programan (EHU) eta bere doktorego-tesiaren gaia Hizkuntza Garapeneko Nahasmenduaren (HGNaren) ebaluazio eta identifikazioa etxetik euskaldunak diren elebidunetan izenekoa da.
UEUk antolatutako 2023ko zein 2025eko IkerGazte kongresuetan parte hartu zuen, baita Hizkuntzalari Euskaldunen VII. Topaketan, Hizkuntzalaritza Klinikoko II. jardunaldian zein Akademiatik Plazara saioan ere; dibulgazioari ematen dion garrantziaren seinale. Hizkuntza Garapeneko Nahasmenduaz gehiago jakiteko zein esku arten dituen erronkez hitz egiteko elkartu gara berarekin.