(172) HIZKUNTZA NAHASMENDUA DUEN HAUR BATEN EUSKAL MORFOLOGIAREN ERABILERARA (HURBILKETA BAT)

Ainhoa Leyaristi1
1UPV/EHU

Laburpena

Lan honetan Master Amaierako Lan izateko bidean den ikerlan baten egitasmoa aurkezten da. Helburua hizkuntza nahasmendua erakusten duten haur euskaldunek kasu-marka eta aditzaren komunztaduraren ekoizpenean dituzten ezaugarriak aztertzea da. Horretarako, lehenik, garapen tipikoaren ezaugarrien berrikusketa egingo da, hizkuntza nahasmenduaren eta garapen tipikoaren arteko muga zehaztuz; bigarren, datu-bilketa eta, hirugarren, aipaturiko patologia dutenen emaitzak tipikoekin alderatu. Lagin gisa 11 urteko hizkuntza nahasmendua duen haur bat eta bi haur tipiko aukeratu dira, guztiak hizkuntza profil antzekoa dutenak. Ikerketak LITMUS-SR proba eta ipuin kontaketa izango ditu ardatz eta aipaturiko ezaugarri morfosintaktikoen ekoizpenean haur tipiko eta atipikoaren artean aldeak espero dira.

Gako-hitzak: Hizkuntza nahasmendua, Kasu-marka, Aditzaren komunztadura, LITMUS-SR, Ipuin kontaketa