Zer da?
Ikertzaile gazteei zuzendutako diziplinarteko ikerketa-proiektuen deialdia UEUk eta BadaLabek 2023ko Ikergazten abian jarritako deialdia da. Haren helburuak dira ikertzaile euskaldun gazteen arteko harremanak sendotzea eta ezagutza-arlo ezberdinetako ikertzaileak elkarlanean aritzea.
Ikertzaile askorentzat hau izango da aurkeztu eta autonomiaz garatuko duten lehen ikerketa-proiektua eta horrek balio erantsia du ikertzaile gazteentzat, beren ikertzaile-ibilbide profesionalean aritzeko lehen aukera emango baitie. Hori guztia euskaraz, eta euskara komunikazio-tresna nagusi dela.
IKERKETA-PROIEKTUEN EZAUGARRIAK
Ikerketa-proiektuen iraupena 18 hilabetekoa izango da, 2023ko abendutik eta 2025eko maiatzera bitartean gauzatuko da eta azken hilabetea memoria osatzeko erabiliko da.
ESKABIDEAK
- Eskabideak egiteko epea: 2023-06-01 / 2023-09-20
- Ebazpena: 2023-10-24
Eskabideak a.latatu@ueu.eus helbidera bidali behar dira.
2023an aurkeztutako ikerketa-proiektuak ebaluatu ditu Batzorde ebaluatzaileak eta horren berri eman du urriaren 24an. "2023ko proiektuak" atalean duzu informazio guztia.
