"Akademiatik plazara" ekitaldi-dibulgatiboa egin du UEUk hirugarrenez Bilbon
2025eko urriaren 24a

Urriaren 23an egin du UEUk "Akademiatik plazara: ikertzaile gazte euskaldunak oholtzara" Bilboko Kalderapeko euskal gunean, Bizkaiko Foru Aldundiaren babesarekin. Bertan, ikertzaile gazte euskaldunek beraien ikerketa lanen berri modu labur eta dibulgatzailean eman zuten. Ekimen honen helburua ikertzaile gazteen ikusgarritasuna handitu eta egiten duten lana aitortzea da.
Hauek izan ziren parte hartuko zuten ikertzaile gazteak:
- Beloke Alea Arrate. kontratazio publikoan balio soziala kontuan hartzearen bideragarritasun juridikoa.
- Ainhoa Leyaristi Oñederra. LITMUS-SR-B: Hizkuntza Garapeneko Nahasmenduaren zantzuak hautematen.
- Garbiñe Lozano Real. Bularreko minbizi diagnostikoaren ostean, aukera kirurgikoen aurrean erabakiak hartzeko prozesuaren deskribapena.
- Olatz Ortega Vidales. Herritarren zientzia euskal kostaldean: mikroalgen eta meiofaunaren datuen baliozkotasunaren azterketa"
- Xabier Polledo Arrizabalaga. Kulturak gatazka elikatzen duenean. Europako Kultur Hiriburuen hiri paradoxen azterketa kritiko bat
Protagonista hauekin batera Arantza Gutierrez Paz jardunbide handiko ikertzaile eta UEUkideak hitzaldia eskaini zuen, bere ibilbide oparoaren nondik norakoak azaltzen. Eta guztiak gidatzen Miren Berasategi Zeberio Komunikazioan doktorea aritu zen. Amaitzeko, ekitaldiaren laburpena egin zuten Oihana Arana Cardenal eta Jokin Bergara Eguren ikertzaile-bertsolariek.
Dagoeneko saio osoa ikusgai duzue hemen:
