Olatz Ortega-Vidales: "Herritarrak zientzian inplikatzea onuragarria da bai ikerkuntzarentzat eta bai gizartearentzat"

2025eko maiatzaren 28a

Olatz Ortega-Vidales: "Herritarrak zientzian inplikatzea onuragarria da bai ikerkuntzarentzat eta bai gizartearentzat"

"Herritarren zientzia euskal kostaldean: mikroalgen eta meiofaunaren datuen baliozkotasunaren azterketa" aurkezpena egin du gaur Olatz Ortega-Vidalesek (Bilbo, 1997) IkerGazte kongresuan. Biologiako gradua du (EHU) eta Irakasleen Prestakuntza Masterra eta Ingurumenaren Kutsadura eta Toxikologia Erasmus Mundus Masterra ere bai (EHU - UPPA– U. Porto). Egun, zientzia gizartean zabaltzeko lanean ari da eta Plentziako Itsas Estazioko "Kontuz! Ez nazazu zapaldu!" herritarren zientzian oinarritutako proiektu inklusiboan. Bideo labur honetan azaldu dizkigu proiektuaren nondik norakoak.

Jakintza-arloak