Sariak
2025eko irabazleak
Ezkerretik hasita: Jaione Bengoetxea Azurmendi, Idoia Landa Reza, Naia Begiristain Etxezarreta, Izaro Solozabal Azcarate, Elena Casiriain Iturriria eta Nora Santos-Loyola
Bilboko Udalak babestu ditu aurtengo bost jakintza-alorretako artikulu eta aurkezpen onenak:
- Giza Zientziak eta Artea. Elena Casiriain Iturriria. "Mugalur proiektua: mugaldeetako bizipenak eta mugaren iruditegiak Euskal Herrian"
- Gizarte Zientziak eta Zuzenbidea. Idoia Landa Reza. "Borondate digitala"
- Zientziak eta Natura Zientziak. Alexander Mirandona-Olaeta. "Elektrolito solido hibrido berriak: sare metal-organiko eta likido ionikoen konbinazioa litio eta sodio baterientzat"
- Osasun Zientziak. Ane Amundarain Iraola. "Aptameroak Mieloma Anizkoitzaren aurkako RNA-n oinarritutako terapien garapenerako"
- Ingeniaritza eta Arkitektura. Jaione Bengoetxea Azurmendi. "Euskara eta gaztelaniazko kontra-narratiben sorkuntza: datuen sorrera eta ebaluazioa"
Naia Begiristain Etxezarreta ikertzaileak, berriz, Euskal Herriko garapenean eragin handiena duen ikerketari saria jaso zuen Udalbiltzaren eskutik, "Dialogoko hirugarren subjektua: herri politikak ko-sortzeko prozesuak demokratizatzeko marko kontzeptuala" artikuluagatik.
Mikroaurkezpen onenak ere saritu ditu UEUk:
- Nora Santos-Loyola. "Belvís de Monroy granito-pegmatita sistemaren karakterizazioa eta zeresana Mazizo Iberiarreko elementu arraroen esplorazioan"
- Izaro Solozabal Azcarate. "Burdinazko nanoimanak: konfigurazio magnetikoa eta biomedikuntza-aplikazioetarako potentziala"
Sariak
Ikergazte kongresuan zortzi sari banatuko dira: bost Ahozko komunikazio onenei (300 €-ko saria bakoitzari), Sari berezia Euskal Herriaren garapenerako garrantzitsua den gaiari (300 €) eta bi mikroaurkezpen onenei (100 €-ko bi sari).
Irabazleak kongresuaren sari-banaketa ekitaldian jakinaraziko dira. Hain zuzen, maiatzaren 30ean, 12:00etan hasita.
Ahozko komunikaziorik onenak
Ahozko komunikazioa aurkezten duten ikergazteen artean 6 sari banatuko dira. Jakintza-alor bakoitzeko komunikaziorik onenak saritzeko bost sari, eta Euskal Herriaren garapenerako garrantzitsua den gaiari sari berezi bat.
Jakintza-arlokako sariak
Honako irizpide hauek kontutan hartuta erabakiko dira jakintza-arlo bakoitzeko sarituak:
- Ebaluatzaileek saritzeko moduan dauden artikuluak proposatzen dituzte (bereziki ondo landutako artikuluak).
- Saritzeko moduan dauden artikuluak alorreko aldizkari espezializatuetara bidaltzen dira eta bertan bigarren ebaluazio bat egiten da.
- Saritzeko moduan diren artikuluen egileen produkzio zientifikoa zein den aztertzen da (Inguma datu-basea, Google Scholar).
- Saritzeko moduan diren artikuluen ahozko aurkezpenak mahaiburuek baloratuko dituzte.
Sari berezia
- Euskal Herriaren garapenerako bereziki garrantzitsua den gaia lantzeagatik sari berezia banatuko da.
Irabazleek
- 300 €-ko sari ekonomikoa jasoko dute.
- Artikulua aldizkari zientifikoan argitaratzeko aukera.
- Aldizkari baterako urte bateko harpidetza.
Mikroaurkezpenik onenak
Mikroaurkezpen ulergarrienak sarituko dira. Bi sari banatuko dira entzuleek hautatuta eta UEUk banatuko ditu.
Irabazleek 100 €-ko sari ekonomikoa jasoko dute.