(34) Belvís de Monroy granito-pegmatita sistemaren karakterizazioa eta zeresana Iberiar Mazizoko elementu arraroen esplorazioan
Laburpena
Teknologia berriek eskatzen dituzten elementu arraroen pegmatita mineralizazioak ugariak dira Iberiar penintsulan hedatzen den Iberiar Mazizo eskualde geologikoan. Caceres probintzian aurkitu daiteke Iberiar Mazizoko zati bat, eta bertan, Belvís de Monroy herriaren inguruan, izen bereko granito-pegmatita sistema lekutzen da; hori horrela, mineralizatuta egoteko zantzuek eta granitoaren berezitasunek sistema bere osotasunean ulertzeko interesa piztu dute. Aurkeztutako ikerketaren helburua pegmatitak karakterizatzea, elementu arraroen jokaera ezagutzea eta esplorazio teknikak diseinatzea da. Horretarako, landa lana, kartografia geologikoa, azterketa petrografikoak eta analisi kimikoak egitea planteatzen da. Orain arteko emaitzek sistemaren konplexutasuna argitara ekarri dute.