Hizlari gonbidatuak

OLU JENZEN (Southamptongo Unibertsitatea)

Hitzaldia: "Trans and gender diverse youth, backlash, creativity, community and resilience"

Data eta ordua: Maiatzak 28 , 09:30 - 10:25

Olu Jenzen emakume katedraduna da Southamptongo Unibertsitatean, Erresuma Batuan, eta Komunikazioaren eta Kultura Digitalaren alorrean aritzen da. Aditua da LGTBQ+ gazteen kulturan eta ikusizko aktibismo digitalean, eta eskarmentu handia du gazteen parte-hartzeari buruzko ikerketan.




ARTURO ELOSEGI IRURTIA (UPV/EHU)

Hitzaldia: "Pentsaezina ohiko bilakatuz: ekosistemen leheneratzea"

Data eta ordua: Maiatzak 28 , 10:30 - 11:25

Biologian doktorea, Ekologiako katedraduna Euskal Herriko Unibertsitatean, Udako Euskal Unibertsitateko kidea. Irakasle eta ikertzailea. Ibai-ekologian aditua, giza jarduerek (basogintzak, nekazaritzak, hidroelektrizitateak edo urbanizazioak) ibaien biodibertsitate eta funtzionamenduan duten eragina aztertzen du. Oinarrizko informazio horretatik abiatuta, ingurumen-kudeatzaileekin lan egiten du biodibertsitatearen kontserbazioan, ingurumen-plangintzan eta ekosistemak leheneratzen. 130etik gora ikerketa-artikulu argitaratu ditu nazioarteko aldizkarietan, 15 liburu eta 40tik gora liburu-atal, 600etik gora koautorerekin. Ehunetik gora aldizkaritan ikerketa-artikuluen epaile, 30 ikerketa-agentziarentzat proiektuen ebaluatzaile aritu da. Biologiaren arloan hiztegigintzan eta euskararen normalizazioan lan egiten du. Zientzia-dibulgatzaile ere aritzen da, liburu, artikulu, hitzaldi zein hedabideekiko elkarlanean. Naturzaintzako kidea, Aiako Harriko zein Valderejoko Natur Parkeetako Patronatuetako partaidea. Naturaren aldeko mugimenduen kolaboratzailea eta Herrio elkarteko kidea.maiatzak 28 , 10:30 - 11:25




JUAN CARLOS MORENO CABRERA (Madrilgo Unibertsitate Autonomoa)

Hitzaldia: "Euskara hizkuntza zientifiko gisa"

Data eta ordua: Maiatzak 29 , 09:00 - 10:00

Juan Carlos Moreno Cabrera (Madril, 1956), Filosofian eta Letretan doktorea da (Filologia Hispanikoa), eta Hizkuntzalaritzako irakaslea izan da Madrilgo Unibertsitate Autonomoan (1978-2020). Europako bi proiektutan parte hartu du ikertzaile gisa: EUROTRA (1987-1990) eta EUROTYP (1990-1994). 2014an, XXIV. Premi Internacional Ramon Llull saria jaso zuen, eta, urte horretatik aurrera, Hizkuntza eta Kultura Aniztasuneko UNESCO Katedraren Nazioarteko Batzordeko kidea da. Haren liburu berrienen artean honako hauek daude: On Biology, History and Culture in Human Language (J.L. Mendívil-Giró-rekin batera, 2014), Multilingüismo y Lenguas en Contacto (2016), Iconicity in Language (2020), La clasificación de las lenguas (2021) eta La mímesis lingüística (2024). 200 artikulu argitaratu ditu aldizkari eta liburuki kolektiboetan, eta 30 liburu hizkuntza-tipologiari, sintaxiari, semantikari, munduko hizkuntzei, hizkuntza-politikari eta hizkuntza-metodologiari buruz, besteak beste.




MARIA NAVARRO GASTIASORO (DIPC)

Hitzaldia: "Lege klasikoetatik harago, material kuantikoak"

Data eta ordua: Maiatzak 30 , 09:00 - 09:50

Maria Navarro Gastiasoro bilbotarra 2010ean Erasmusean joan zen Kopenhagera Fisikako ikasketak egitera. Danimarkan 2016an doktoradutza bukatu ondoren, hiru urte eman zituen Minneapolisen eta beste hiru Erroman (Marie Curie Fellow) ikerketa-talde ezberdinetan material kuantikoen inguruan teknika teoriko berriak lantzen. 2023an bueltatu zen Euskal Herrira Ramon y Cajal Fellow moduan bere ikerketa-taldea Donostia International Physics Center-ean garatzera.