2025eko proiektuak

Ikertzaile euskaldun gazteen arteko harremanak sendotzea eta ezagutza-arlo ezberdinetako ikertzaileak elkarlanean aritzea dira UEUk eta BadaLabek sustatutako diziplinarteko ikerketa-proiektuen deialdiaren helburuak.

2023an jarri zen abian deialdia eta lehen edizioko irabazlea "Euskal Herriko poneyaren jatorria eta ondarea" ikerketa-proiektua izan zen. Aurkeztu ziren proiektu guztiak ikusteko aukera duzu 2023ko proiektuak atalean.

Ikerketa-proiektuen iraupena 18 hilabetekoa izango da, 2025eko abenduaren 1etik eta 2027ko maiatzaren 31ra bitartean gauzatuko da eta azken hilabetea memoria osatzeko erabiliko da.

Ebazpena (2025/11/14)

Batzorde ebaluatzaileak proiektuak ebaluatu ondoren, hau da proiektuen hurrenkera:

  1. Farmakokutsadura Euskadin: Osasuna eta natura elkartuz (65 puntu)
  2. Sare sozialetan argitaratutako eduki sexistak eta matxistak (55 puntu)

2025-2027 diziplinarteko ikerketa-proiektuen deialadiaren irabazleak

"Farmakokutsadura Euskadin: Osasuna eta natura elkartuz" ikerketa-proiektua izan zen irabazlea. Proiektuaren atzean daude:

  • Saioa Domingo Echaburu (1978, Bilbo). Ospitale Farmazian espezialista eta Farmazian doktorea da. Debagoieneko ESIko Farmazia Zerbitzuko arduraduna da eta Basque Sustainable Pharmacy and Biotherapy ikerketa-taldeko kidea.
  • Vladimir Akhrimenko Akhrimenko (2000, Errusia). Farmazian graduatua da eta farmakokutsadura eta farmazia jasangarriarekin erlazionatutako doktore-tesia egiten ari da Basque Sustainable Pharmacy and Biotherapy taldean.
  • Lidia Maeso Aragón (1999, Gasteiz). Farmazian graduatua da (EHU) eta Eusko Jaurlaritzaren doktoratu aurreko bekaduna da. Egun, Basque Sustainable Pharmacy and Biotherapy ikerketa-taldean ari da doktore-tesia garatzen.
  • Miren Carnicero Padilla (1998, Bergara).  Biologian graduatua da eta masterra du ekosistemen biodibertsitate eta kudeaketaren inguruan. Egun, gai bera garatzen ari da bere tesian Plentziako Itsas Estazioan,  Cell Biology  in  Environmental  Toxicology  + One  Health  (CBET+) ikerketa-taldean.  Haiekin izan gara.

Ikertzaileei egindako elkarrizketa irakurgai duzu hemen: "Farmakokutsadura arazo potoloa da gaur egun"

Goitik behera eta ezkerretik eskuinera: Saio Domingo Echaburu, Vladimir Akhrimenko Akhrimenko, Lidia Maeso Aragón eta Miren Carnicero Padilla