(71) Mugalur proiektua: mugaldeetako bizipenak eta mugaren iruditegiak Euskal Herrian
1EHU (GAIT ikerketa taldea) / UT2J (LISST-CAS) Toulouse
Laburpena
Mugalur proiektua, Euskal Herrian kokaktua den Frantziar eta Espainiar Estatuen arteko mugaren inguruko ikerketa da. Antropologiaren ikuspegitik, zazpi tailer parte-hartzailetan oinarritzen da eta muga zer den baita mugak zer egiten duen mugaldeetako biztanleei ikertzeko xedea du. 124 parte-hartzaileek mapak osatu dituzte. Muga, kontraesanaren eremua bezala irudikatua da, etengabeko mugimenduan, egoeren arabera agertu eta desagertzen dena, idekitzen edo ixten, eta memoriarekin jolasean ibiltzen dena ahaztuz edo ezin ahaztuz mugaren itxurak eta izaerak.
Gako-hitzak: Mugalur, Muga, Mugaldea, Euskal Herria, Bizipenak, Antropologia