(102) Burdinazko nanoimanak: konfigurazio magnetikoa eta biomedikuntza-aplikazioetarako potentziala
Laburpena
Burdina magnetismoan oinarritutako aplikazio biomedikoentzako material interesgarria da, biobateragarritasuna eta magnetizazio handia direla eta. Lan honek Fe nanodiskoen espinaren egitura ikertzen du, lodieraren eta diametroaren arabera. 20 nm eta 150 nm arteko lodierako nanodiskoak eta 200 nm eta 1000 nm arteko diametroko nanoimanak fabrikatu eta karakterizatu dira. Magnetometria-neurketek espineko bortize-konfigurazio bat eratzeko baldintza geometrikoak zehaztea ahalbidetu dute. Gainera, frekuentzia baxuko eremu magnetikoen pean Fe nanodiskoen erantzun magnetikoa aztertu da ur-disoluzioetan. Azkenik, biomaterial hauen eraginkortasuna zelula endotelialen eta fibroblastoen hazkuntza bidimentsionaletan (2D) eta irla magnetikoak dituzten substratuetan egiaztatukoa da.