(3) Aptameroak Mieloma Anizkoitzaren aurkako RNA-n oinarritutako terapien garapenerako
Laburpena
Mieloma Anizkoitza hezur-muineko zelula plasmatikoen minbizia da, hein handi batean oraindik sendagaitz dirauena. Berriki, RNA ez-kodetzaileak (lncRNA) gaixotasun honen tratamendurako itu terapeutiko bezala proposatu dira, hala ere, molekula hauek isilarazteko proteinen aurka erabilitako molekula txiki edo antigorputzak erabilgarriak ez direnez, proiektu honetan RNA-n oinarritutako terapia berrien garapena proposatzen dugu. Honetarako, minbizi zeluletan espezifikoki barneratzeko gai diren RNA aptameroak identifikatu ditugu, eta hauek mielomaren garapenean eragina duten RNA-k isilaraz ditzaketen oligonukleotido terapeutikoekin elkartuko ditugu. Tratamenduak mieloma zelulei bakarrik eragingo dienez, espezifikotasuna handitu eta albo-kalteak murriztea espero dugu.
DOI: https://doi.org/https://doi.org/10.26876/ikergazte.vi.04.01
