(158) Dialogoko hirugarren subjektua: herri politikak ko-sortzeko prozesuak demokratizatzeko marko kontzeptuala
Laburpena
Doktoretza tesiak demokrazia liberalen krisiari heltzen dio, herri politikak ko-sortzeko prozesuak demokratizatzeko marko kontzeptualaren bitartez. Bere gain hartu ditu komunikazio dialogikoaren teoriak, lurralde garapenerako ekintza ikerketa eta herri politiken analisi kritikoa. Esparru metodologikoak uztartu ditu lurralde garapenerako ekintza ikerketa eta diskurtsoaren analisia. Kultura Politiko Berriko deliberazio taldearen kasuaren hartu du aztergai, eta marko kontzeptualak ahalbideraturiko analisiak lau etapa azaleratu ditu: adituaren fasea, jakintzaren demokratizazio fasea, ekintza sukar fasea eta jariakortasun fasea. Marko kontzeptualak hirugarren subjektua jarri du herri politikak ko-sortzeko prozesuak demokratizatzeko ardatzean, eta modu horretan ekarpen hirukoitza egin dio ezagutza eremuari: ekarpen teorikoa, metodologikoa eta analitikoa.