(16) BORONDATE DIGITALA

Idoia Landa Reza1
1Euskal Herriko Unibertsitatea

Laburpena

Hildakoaren sare sozialetako profilen edo hodeiko artxiboen gestioak erronka legal garrantzitsuak planteatzen ditu. Horrela, kontzeptu berri bat sortzen da: borondate digitala, zeinak hildakoaren eduki digitalaren kudeaketa bere nahiaren arabera egitea ahalbidetzen duen. Borondatea non jaso behar den eta sarbidea nork izango duen zehaztea da gakoa. Lege-hutsune horrek agerian uzten du berariazko araudi bat behar dela, pertsonen borondatea errespetatu eta segurtasun juridikoa bermatzeko. Legea egungo mundu digitalera egokitu behar da.

Gako-hitzak: Internet, borondatea, heriotza, datuak