(108) Elektrolito solido hibrido berriak: sare metal-organiko eta likido ionikoen konbinazioa litio eta sodio baterientzat
Laburpena
Litio ioizko bateriak (LIB) gehien erabiltzen diren bateriak dira. Haien onurak ugariak izan arren, alternatiba garbiago eta merkeago baten bilaketa gero eta handiagoa da, eta hor nabarmentzen dira sodio ioizko bateriak (SIB). Hala ere, biek segurtasun-arazoak dituzte. Segurtasuna hobetzeko, bateria berrien artean elektrolito solidoen (SE) erabilera aztertzen ari da, ioiei elektrodoen artean mugitzen laguntzen dietenak eta, aldi berean, egonkortasuna bermatzen dutenak. Erronka nagusietako bat ioi-fluxu ona eta iraunkorra ahalbidetuko duen elektrolito bat aurkitzea da. Lan honetan, SE baten garapena da helburua, MOF (sare metal-organikoa) eta likido ionikoz (IL) egina, bai sodiorako bai litiorako. MOFaren egiturak ioien mugimendua kontrolatzen laguntzen du eta ILak eroankortasuna hobetzen du. Material hauek segurtasuna, egonkortasuna eta errendimendua hobetzen dituzte, LIB eta SIB eraginkorragoak eta fidagarriagoak bihurtuz.