(103) Herritarren zientzia euskal kostaldean: mikroalgen eta meiofaunaren datuen baliozkotasunaren azterketa
Laburpena
"¡Atención! ¡No me aplastes!-Kontuz! Ez nazazu zapaldu!" proiektua, Euskal Herriko lehen herritar-zientzia proiektu inklusiboa da, 2023. urtean sortu zena eta hareatzetako biodibertsitate mikroskopikoa ikertzea xede duena. Bertan, herritar-zientzialariek mikroalgak eta meiofaunako organismoen behaketak egiten dituzte. Lan honetan herritar-zientzialariek bildutako datuen baliozkotasuna aztertu da. Horretarako, herritar-zientzialariek identifikatutako taxoi-kopurua eta egindako behaketak adituek lortu dituzten datuekin erkatu dira. Herritar-zientzialariek egindako mikroalga eta meiofaunako organismoen behaketen % 80aren inguru onartu da. Horrek herritar-zientzialariek lortutako datuak zientzietako ikerketetan erabiltzeko balioa dutela adierazten du.