(58) LITMUS-SR-B: Hizkuntza Garapeneko Nahasmenduaren zantzuak hautematen euskara-gaztelania elebidunetan

Ainhoa Leyaristi1
1ELEBILAB ikertaldea, Euskal Herriko Unibertsitatea UPV/EHU

Laburpena

Hizkuntza Garapeneko Nahasmendua (HGN) izeneko arazo neurolinguistikoaren identifikazio eta diagnostikoa konplexua da testuinguru elebidunetan, bereziki: a) diagnostikorako material eskasia dagoelako eta b) HGNaren ondorio diren akats gramatikalak hizkuntza gaitasun apala dutenek egindakoen antzekoak direlako. Euskal Herria ez dugu salbuespen eta, beraz, ikerketa honetan aztertu nahi izan dut ea euskara-gaztelania elebidunetan HGNaren zantzuak hauteman daitezkeen LITMUS-SR-B materialaren bidez. Tresna horren erabilgarritasuna aztertzeko, 7-10 urteko 42 haurreko taldea batu dut: HGNdunak 5 eta HGN gabeak 37. HGNdun eta garapen tipikoko adinkideen emaitzen artean aldeak ageri dira eta, beraz, ikerketak iradokitzen du B-LITMUS-SR HGNaren identifikaziorako tresna aproposa dela.

Gako-hitzak: HGN, LITMUS-SR-B, esaldi errepikapena, euskara, elebitasuna