Idoia Landa Reza: "Denok utzi dugu dagoeneko oinatz digital bat"
2025eko maiatzaren 28a

"Borondate digitala" ikerlanaren nondik norakoak azaldu ditu IkerGazte kongresuan gaur Idoia Landa Rezak (Azpeitia, 1995). Zuzenbidean doktorea da eta EHUn Zuzenbide Zibileko irakasle laguntzaile doktorea. IkerGazte kongresuko irabazleetako bat izan da Gizarte Zientziak eta Zuzenbidea arloko Ahozko aurkezpen onenaren sariarekin. IkerGazten aurkeztu duen lana azaldu digu bideo labur honetan.

