Batirtze San Martin Gamboa: "Adinkeriak sorrarazitako praktika diskriminatzaileak tratu txar moduan antzematea zaila da, oraindik ere kulturalki onartuak baitira"
2025eko maiatzaren 29a

"Osasun Zientzietako ikasleen adinkeria eta honekin erlazionatzen diren faktoreak" ikerlanaren nondik norakoak azaldu ditu gaur Ikergazte kongresuan Batirtze San Martin Gamboak (Gamiz-Fika, 1983). Erizaintzako ikasketak egin zituen (NUP) eta Farmakologia eta Zahartze Osasuntsua eta Bizi Kalitatea masterrak ere baditu (EHU). Erizaintzan du doktoretza (EHU). IkerGazten egin duen aurkezpena laburtu digu bideo honetan.