(66) Osasun Zientzietako ikasleen adinkeria eta honekin erlazionatzen diren faktoreak
1UPV/EHU
Laburpena
Gaur egun aldaketa demografiko garrantzitsu bat bizitzen ari gara, biztanleria gero eta zaharragoa da. Eraldaketa sozial honek agerian uzten du biztanleriak duen adinkeria pertsona nagusiekiko. Adinkeria hainbat eremutan aztertu da, unibertsitate ikasleetan eta baita osasun arloko profesionaletan. Bi eremu hauetan egindako ikerlanek agerian uzten dute unibertsitateko ikasleek, osasun zientzietako ikasleak barne, eta baita osasun profesionalek adinkeria izan dezaketela eta hau faktore desberdinekin erlazionatuta egon daitekeela.
Gako-hitzak: Osasun zientzietako ikasleak, adinkeria, aldagai soziodemografikoak, Mediterranear dieta, jarduera fisikoa, estereotipo negatiboak, aurreiritziak