Amaia Rodriguez Aguirre: "Berriz pentsatu behar dugu espainolaren eta frantsesaren irakaskuntza nola egiten den murgiltze-ereduan"

2026ko urtarrilaren 28a

Amaia Rodriguez Aguirre: "Berriz pentsatu behar dugu espainolaren eta frantsesaren irakaskuntza nola egiten den murgiltze-ereduan"

UEUk ikertzaile gazteen ikusgarritasuna areagotzeko antolatzen dituen hainbat ekimenetan parte hartu izan du Amaia Rodriguez Aguirrek (Eibar, 1991). Berriki, adibidez, IkerGazte kongresuan (Batzorde Dinamizatzaileko kide ere izan da) eta ikerl(h)ari bideopodcastean parte hartu du.

Ikasketez itzultzailea da Rodriguez eta Irakasle Masterra (EHU) ere egin zuen. Bai itzultzaile bai atzerriko hizkuntzen irakasle jardun ondoren, ikerketaren bidea hartu zuen orain hiru urte. Orain gutxi, 2025eko abenduan, defendatu du bere doktorego-tesia: Ahozko Handia Elebidunaren (euskara-frantsesa) didaktika eleanitza murgiltze ereduan (Bordeaux-Montaigne, EHU). Ikertzaile izateaz gain, UEUren GOI Ikastegiko irakasle masterreko irakaslea ere bada gaur egun.

Bere ikerlanaren inguruan gehiago jakin asmoz bildu gara berarekin.

UEUREN EGITASMO HAUETAN ERE PARTE HARTU DU

Jakintza-arloak