VI. Ikergazte. Nazioarteko ikerketa euskaraz. Kongresuko artikulu bilduma. Giza Zientziak eta Artea
DOI: https://dx.doi.org/10.26876/ikergazte.2025.01
UEUk orain dela 10 urte antolatu zuen IkerGazte kongresuaren lehen edizioa. Ikertzaile gazteen bilgune izango zen kongresua ilusio handiz antolatu genuen eta pozik esan dezakegu pasa berri den 6. edizio honetan hasierako emozio berdinek zeharkatu gaituztela. Euskal komunitate zientifiko-intelektuala trinkotzea da UEUren helburu garrantzitsuenetako bat eta ikertzaile gazteek komunitate horren etorkizuna irudikatzen dute IkerGazte kongresuan. Ikertzaileek elkar ezagutzea eta elkarlanean aritzea ezinbestekoa da ezagutzak aurrera egin dezan, elkarrengandik ikasiz eta elkarrekin eraikiz.
Ildo horretatik, UEUk hainbat arlotako aditu, aritu eta ikertzaileak biltzen ditu ezagutza-arlo desberdinen inguruan antolatutako zenbait topaketa eta mintegitan: Informatikari Euskaldunen Bilkurak (13 edizio), Historialari Euskaldunen Topaketak (6 edizio), Hizkuntzalari Euskaldunen Topaketak (7 edizio), Matematikari Euskaldunen Bilkura (6 edizio), Osasun Zientzietako ikertzaileen topaketak (3 edizio) eta Natur Zientzietako ikertzaileen bilkurak (5 edizio), besteak beste, horren adibide argiak dira.
Ikerketa, euskara, gazteak eta diziplinartekotasuna batzen dituen kongresua da IkerGazte eta Durangon hasitako bideak jarraipena izan zuen 2017an Iruñean, 2019an Baionan, 2021ean Gasteizen eta 2023an Donostian. Bilbokoa seigarren edizioa izan da, Euskalduna Jauregian, maiatzaren 28, 29 eta 30ean.
“IkerGazte2025: Nazioarteko Ikerketa Euskaraz” goiburu duen kongresuaren artikulu-bilduma dugu hau. Izenburuan ikerketa, euskara eta gaztetasuna bildu nahi izan ditugu. Hasierako edizioan jarritako helburu berberekin antolatu dugu seigarren hau, oraindik haien beharrezkotasunari erantzunez. Ikusgarri egin nahi dugu Euskal Herriko ikertzaile gazteek egiten duten nazioarte-mailako ikerketa. Maiz nazioartean erakutsi eta aurkezten dira lan horiek, Euskal Herrian eta euskaraz aurkezteko aukera izan gabe. Kongresu honen helburua da komunitate zientifiko euskalduneko ikertzaileak bildu eta elkarren berri izatea, arlo guztiak jorratuz; hasi humanitateetatik eta gizarte-zientzietatik, eta zientzia zehatz, natur zientzia, ingeniaritza, arkitektura eta osasun-arloetako gaietaraino. Nazioartean ingelesez argitaratu ohi diren lanak euskaraz ere argitaratzeko eta zabaltzeko aukeraren aldeko apustua da.
Hitzaurrea
Batzordeak, laguntzaileak eta hizlariak
Gabriel Arestiren gogoeta estetikoak garaiko filosofiarekin hizketan, Naiara Gago Povedano
Mendigatxaren grafemaren azterketa: ezkutuko hautua, Leyre Rojo Horrillo
Bideojokoak euskaraz: utopiatik errealitatera, Itziar Zorrakin-Goikoetxea
NZ-hitz anizkunak euskaraz: lehen hurbilketa bat, Maialen Mariezkurrena Goñi
Euskal Herriko espazio transfeministetako hizkuntza ideologiak: Hiztun mamarratxoaren erradiografia bat, Onintza Legorburu Larrea
Jeinutasuna kolokan: Mito Picassiarra, Oihane Biain
Ahozko Handia: murgiltze ereduko ikasleen estrategia elebidunak eta gaitasun soziolinguistikoa indartzeko aukera, Amaia Rodriguez-Aguirre
Unibertsitate ikasleen antsietatea: Euskararen bitartez ikastearen erronkak, Irene Alonso-Arruabarrena
Autismoaren Espektro Nahasmendua (AEN) duten haur elebidunen hizkuntza gaitasunak, Kattalin Bidart, Urtzi Etxeberria eta Philippe Prevost
Zuk Zeuk Egizu filosofian ardaztutako musika-eszena (trans)feministen gorputz-etnografia bat: oihuak, praktika izerberak eta gorputz politiko grinatsuak, Udane Barinagarrementeria Laka
Limbo: Bideojokoaren industria eta sailkapenen mugetan. Playdead-en bideojokoaren dualtasun eta birdefinizio generikoaren azterketa, Asier Del Bado
LITMUS-SR-B: Hizkuntza Garapeneko Nahasmenduaren zantzuak hautematen euskara-gaztelania elebidunetan, Ainhoa Leyaristi Oñederra
Mugalur proiektua: mugaldeetako bizipenak eta mugaren iruditegiak Euskal Herrian, Elena Casiriain
Kasu-markapena euskara-gaztelania kode-alternantzian: euskara bigarren hizkuntza duten elebidunak aztergai, Endika Uriarte Orbañanoseta Amaia Munarriz-Ibarrola
Zaurgarritasunaren epizentrotik idazten. Osasun mentala Alaine Agirre Garmendiaren eleberrigintzan,
Ane Iturriarte Basterretxea
Sinonimoen erabilera albiste digitaletan: testu originalen eta itzulpen automatikoen arteko alderaketa,
Amaia Solaun Martínez eta Nora Aranberri Monasterio
Itzultzea errepikatzea al da? Euskarazko testuliburu eta unibertsitate-eskuliburuen entestualizazioan diharduen agente-sarea, Lamia Filali-Mouncef Lazkano
Lizarra, euskara eta festa: hizkuntza bat espazio bila, Ainhoa Pardina Arenaza
Adiskidetasuna heterosexualitatearekiko erresistentzia gisa: bolleren lagun-sareetara lekualdatzea
Nerea Goirizelaia Martín
Kode-alternantziak eta kognatuek sarbide lexikoa errazten dute elebidun osasuntsuetan, baina ez
beti afasian: Kasu azterketa bat, Veronica del Grosso, Garbiñe Almanza Gutierrez eta Miren Arantzeta
Elebidunen afasia simulatzeko eredu konputazionalaren oinarriak, Ihintza Malharin eta James S. Magnuson
Migrazioaren auzia euskal antzerkian: Bidasoa mintzatuko balitz eta Miñan antzezlanak, Jon Iturregi Ikaran
Gazte euskaldunen hizkuntza praktikak eta ideologiak bariazioan Gasteizko campusean: hizkuntza sozializazioaren eraginaren azterketa, Diego Pallés
Lehen Hezkuntzako irakaslegaien gaitasun didaktikoak HTBn oinarritutako esku-hartzeen diseinuan, Itxaso Vazquez Villa

Liburu honen doako edizioa deskargatzeko webgunean login egin behar da:
Sartu