(30) Seaskako Bernat Etxepare Lizeoan Ahozko Handia lantzeko sekuentzia didaktiko eleaniztun baten esperimentazioa
Laburpena
Artikulu honetan euskarazko eta frantsesezko ahozko diskurtsoa lantzeko sekuentzia didaktiko eleaniztun bat esperimentatzeko proiektua aurkeztuko dugu, hizkuntzen trataera bateratuari jarraiki diseinatu dena. Ikerketa hau Ipar Euskal Herrian gaur egun euskarazko murgiltze eredua jarraitzen duen lizeo bakarrean eginen da, “Ahozko Handia” Baxoko azterketaren prestakuntzaren baitan. Proiektu honetan hizkuntzen irakaskuntza bateratuari jarraiki diseinatutako ariketak sortuko dira, sekuentzia didaktiko baten baitan antolatuak eta hizkuntzak modu kontrolatu batean txandakatuko dituztenak. Helburua ahozko gaitasun eleaniztunak garatzen laguntzen duten tresna didaktikoak identifikatzea da, bai eta hizkuntza gutxituaren komunitate diskurtsiboa indartzeko bideak identifikatzea ere.
