(39) Ahozko Handia: murgiltze ereduko ikasleen estrategia elebidunak eta gaitasun soziolinguistikoa indartzeko aukera.
Laburpena
Lan honetan Baionako Bernat Etxepare lizeoko ikasleekin Ahozko Handia (AH) froga elebiduna lantzeko Sekuentzia Didaktiko (SD) baten esperimentazioa aztertuko da. Froga hori bi kidez osatutako epaimahai baten aitzinean gauzatzen da: epaimahaikide bat euskal gaietan aditua da eta bestea ez da euskalduna. Gure lanean ikasleek egoera komunikatibo horri erantzuteko behar dituzten gaitasun elebidun eta soziolinguistikoak lantzeko SD elebidun bat diseinatu eta esperimentatu dugu eta ondoko analisian ikusi dugu ikasleen ekoizpenetan estrategia elebidunak garatuagoak direla eta egoeraren irakurketa osatuagoa dela. Ondorioz, argudiatuko dugu SDak baliagarri direla murgiltze ereduko ikasleek AH-n eta egunerokoan beharko dituzten gaitasun elebidun eta soziolinguistikoak lantzeko.