Garazi Garrido Marcos: "Gizarteak desgaitasunaz duen ikuspegi patologizatzailea zalantzan jartzen saiatu nintzen"
2025eko irailaren 10a

Garazi Garrido Marcos (Beasain, 2000) antropologoarekin eta Bigarren Hezkuntzako irakaslearekin izan gara. Bere Gradu Amaierako Lanean ASPACE Gipuzkoak bultzatzen duen Euskarri programaren inguruko azterketa etnografikoa egin zuen, ezgaitasunaren antropologia erabiliz. Horretaz gain, Gizakari proiektua sortu du ahizpa bikiarekin, ahizpa ere antropologoa baita eta Bigarren Hezkuntzako irakaslea. Beraien helburua erakunde publikoek antropologoek hezkuntzan duten garrantzia aitortzea da eta antropologiaren zabalkundea sustatzea.