53. Udako Ikastaroen matrikulazio-epea ireki da
2025eko maiatzaren 5a

UEUk 53. Udako Ikastaroen matrikulazio-epea ireki du. Azken bi urteetako hariari jarraituz, 20 jardunaldi eta ikastaro antolatu ditu hainbat eragilerekin elkarlanean, euskal gizartearentzat garrantzitsuak diren gaien inguruan hausnartzeko helburuarekin. Inguma datu-basearen 25. urteurrena baliatuz, euskal komunitate zientifikoaz arituko dira ekainaren 11an Bilbon egingo den hasiera ekitaldian. Matrikula zabalik dago.
- Hasiera-ekitaldia: Inguma, 25 urtez euskal komunitate zientifikoaren ispilu (Bilbo, ekainak 11)
- Arnasguneei arnasa ematen. Egungo gizarte-aldaketen aurrean zer behar dute arnasguneek euskarari arnasa ematen segitzeko? (Tolosa, ekainak 12)
- Badago alternatiba! Taupada atzerakoiari Euskal Herrian aurre egin. (Eibar, ekainak 13)
- Gizarte Ekonomiako Euskal Ikertzaileen Topaketa. (Eibar, ekainak 17)
- Kooperatibismo bat komunitateari begira: lurraldeetako beharrei erantzuteko ereduak zabaltzen. (Jakin jardunaldia). (Usurbil, ekainak 19 eta 20)
- Irizpide agroekologikoak definitu eta gizarteratzeko tresnak: Berme Sistema Parte-hartzaileak. (Usurbil, ekainak 19)
- Filosofo Euskaldunen II. Bilkura: filosofia hormarik gabe. (Iruñea, ekainak 26 eta 27)
- Informatikaren oinarriak eta pentsaera konputazionala desentxufaturik: JolasMATIKA. (Iruñea, ekainak 26 eta 27)
- Euskararen periferiak / periferia euskaldunak: esperientziak eta oinarriak. (Gasteiz, ekainak 30)
- Gaur egungo Euskal Herria, kolonizazioaren emaitza al da? (Gasteiz, ekainak 30)
- Berrikuntza Pedagogikoari buruzko hausnarketa kritikoa. (Eibar, uztailak 1-3)
- Benetan inklusiboa al da gure hezkuntza ikasle gorrentzat? Interpreteaz haratago, hizkuntza, identitatea eta komunitatea erdigunean. (Eibar, uztailak 1)
- Informazio eta Dokumentazio Kudeatzaileen XI. Bilkura: Euskal liburutegi nazionala: iragana, oraina eta geroa. (Eibar, uztailak 3)
- Hizkuntzalaritza Klinikoko II. jardunaldia. (Baiona, uztailak 4)
- Literaturaren irakaskuntza Bigarren Hezkuntzan. Irakasle literaturazaleon topaketa. (Baiona, uztailak 7 eta 8)
- Argazkiak Commonsera masiboki igo OpenRefine bidez. (Baiona, uztailak 8)
- Euskal literatura eta arte garaikideen irakurketa feministak eta queerrak. Espazioak, afektuak eta erresistentziak. (Eibar, uztailak 10)
- Eraldaketarako teoriak zorrozten: Pentsamenduaren bidez praktikak berritzen. (Errenteria, uztailak 11)
- Analitika digitala euskarazko hedabideetan: erronka handi bat. (Eibar, irailak 11 eta 12)