Gizarte Ekonomiako euskal ikertzaileen topaketa.

Data: 2025eko ekainaren 17a (Asteartea)
Ordutegia: 9:30-14:15
Modalitatea: Presentziala
Ordu kopurua: 5
Matrikula-epearen hasiera: 2025eko maiatzaren 5a
Matrikula-epearen bukaera: 2025eko ekainaren 16a
Matrikulatu
Gizarte Ekonomiako euskal ikertzaileen topaketa.

Aurkezpena

Jardunaldi honek unibertsitate desberdinetan diharduten ikerlariak eta unibertsitatetik kanpo sektoreko arlo anitzetan ikerketa aplikatua egiten duten agenteak elkartu nahi ditu, ikuspegi teoriko eta praktikoen topagune eta elkarrizketarako tarteak behar baitira. Jardunaldiak lau atal handi izango ditu:

  1. Unibertsitate-mailako ikertzaileen ikerketa-lerroen aurkezpenak.
  2. Ikerketa aplikatuko eta sektoreko ikertzaileen lan-ildoen aurkezpenak.
  3. Kafe-tarte zabala posterrak era informalean aurkezteko eta komentatzeko.
  4. Lantaldeak. Aurreko espazioetan azalarazitako lerroen arteko bidegurutzeak eta kolaboraziorako tarteak arakatzeko asmoz.
Jardunaldi hau UEUk eta GEZKIk (Gizarte Ekonomia eta Zuzenbide Kooperatiboko Institutua) elkarlanean antolatu dute.
Ekonomia sozial eta solidarioaren esparruan ikerketan ari den edozein norbanako zein talderi, esparru akademikoan zein sektoreko erakundeetan izan, zuzendutako deialdia da.
Epea (luzatuta!): Ekainaren 9a arte zabalik.

Helburuak

  • Gizarte Ekonomiaren esparruan ikertzen dihardugun pertsona-aniztasuna elkartu eta gure arteko elkarrizketa piztea, elkarguneak arakatuz.
  • Inguru akademikoan martxan dauden ikerketa-lerroak ezagutarazi eta amankomunean jartzea.
  • Sektoreak egin dezakeen ekarpena balioan jartzea, eta unibertsitatearen ikerketa-lerroekin kontrastatu eta uztartzea.

Nori zuzenduta

Ekonomia Sozial eta Solidarioaren esparruan ikerketan dabilen edonor, talde zein bakarkakoa izan. Esparru akademikotik zein sektoreko erakundeetatik. Orokorrean, ekonomia sozial eta solidarioaren inguruan egiten den ikerketan interesa duen edonor.

Jakintza-arloak