Inguma, 25 urtez euskal komunitate zientifikoaren ispilu (Hasiera Ekitaldia)

Aurkezpena
Orain dela 25 urte, Udako Euskal Unibertsitateak Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzaz Inguma datu-basea abiatu zuen. Urte hauetan, unibertsitate mailako zientzia eta jakintza-alor bakoitzean euskaraz ahoz eta idatziz ekoitzi denari buruzko oinarrizko informazioa dokumentatu du, hau da, euskaraz zer egin den eta nork egin duen jaso du. Urteurrena aproposa iruditu zaigu UEUrentzat hain garrantzitsua den lanabes honi buruzko jardunaldi hau antolatzeko eta 53. Udako Ikastaroei hasiera emateko. Euskal komunitate zientifikoarekin batera, Ingumak egin duen ekarpena aztertu nahi dugu, beste hizkuntza gutxitu batzuek egindako lana ezagutu eta aurrera begira jarri.
Jardunaldiaren gidaria: Koldo Garcia Etxebarria (UEUkidea)
Koordinatzaileak
- Koldo Garcia Etxebarria
- Oskia Agirre Orbegozo
Irakasleak
Helburuak
- Euskarazko ekoizpen zientifikoa aldarrikatu, ezagutzera eman eta prestigiatzea.
- Goi-mailako ekoizpenaren testuinguruan hizkuntza minorizatuen aukerak aztertzea.
- Foroa biltzea, euskal komunitate zientifikoak euskarazko ekoizpenaren ardura hartzea.
Nori zuzenduta
Euskal komunitate zientifiko guztiari.