Berrikuntza pedagogikoari buruzko hausnarketa kritikoa.

Hasiera - Bukaera data: 2025eko uztailaren 1a - 2025eko uztailaren 3a (Asteartea-Asteazkena-Osteguna)
Ordutegia: 9:00-17:00
Modalitatea: Presentziala
Ordu kopurua: 25
Matrikula-epearen hasiera: 2025eko maiatzaren 5a
Matrikula-epearen bukaera: 2025eko ekainaren 30a
Matrikulatu
Berrikuntza pedagogikoari buruzko hausnarketa kritikoa.

Aurkezpena

Pentsamendu kritikoa suspertzea hezkuntzako lege-erreforma guztietan aldarrikatzen den asmoa da. Ikastaro honen helburua ikuspegi kritikoa aplikatzea da pedagogo batzuek eta hezkuntza-administrazioek irakaskuntzarako etengabe bilatzen duten berrikuntzaren gainean. Berritzeko gonbidapen konpultsiboak eragiten die bai irakaskuntza-metodologiei, bai ebaluazio-metodoei eta baita irakasle-lanbidea bera pentsatzeko moduari ere. Irakasle askok uste dugu gure esperientzia alde batera uzten dutela sarri ustezko adituek. Nahikoa eskarmentua pilatu dugu dagoeneko, azkenean kaltetsuak izan daitezkeen nobedadeei susmoz begiratzeko.

Ikastaro honetan kritika arrazoituak txertatu nahi ditugu, hezkuntza-sistema hobetzen laguntzeko, eta irakaskuntzaren funtzioa berreskuratzeko. Proposatu diren marko teorikoak ezagutarazi eta barreiatuko ditugu, irakaskuntza-sistemari buruzko aurreiritzirik gabeko eztabaida soziala ireki nahian. Horregatik, berrikuntzan onurak ikusten dituzten planteamenduei ere lekua egin nahi diegu, eurekin eztabaida zintzoa sortzeko asmoz.

Jardunaldi hau lankidetzan antolatu dute UEUk, Agora Filosofia Elkarteak eta HezkuntArtea elkarteak.

Jardunaldiaren koordinatzaileak: Iñigo Martinez Peña eta Tere Maldonado.


Helburuak

  • Gaur egun hezkuntzan modu zabalduaz bezain akritikoz onartzen diren ikuspegi batzuk kritikoki aztertzea.
  • IKTak ikasgelan erabiltzearen alde onak eta txarrak ebaluatzea.
  • Azken denboraldian emozioek ikasgelan hartu duten papera berrikustea eta aztertzea.
  • Irakasleen artean berrikuntza pedagogikoari buruzko eztabaida sortzea eta zabaltzea.

Nori zuzenduta

  • Bereziki interesgarria honako hauentzat: pedagogo, guraso, maisu-maistra, Bigarren Hezkuntzako irakasle, Hezkuntza Fakultateko zein Irakasleen Prestakuntzako Unibertsitate Masterreko ikasleentzat.
  • Hezkuntza- eta irakaskuntza-gaietan interesa duen edonorentzat aproposa.

Jakintza-arloak