Euskararen periferiak / periferia euskaldunak: esperientziak eta oinarriak.

Aurkezpena
Euskara periferietatik bizi duten herritarren egoera soziolinguistikoa ezagutzea eta ulertzea funtsezkoa da hizkuntzaren biziberritzean urrats berriak egiteko. Jardunaldi honek ikerketa akademikoa eta esperientziak elkartuko ditu, ikuspegi berritzailetik hausnartzeko: nola bizi da euskara periferian? Zein indargune eta erronka daude? Arnasguneetatik kanpo euskararen transmisioa, erabilera eta hautua nola garatzen dira?
Jardunaldi hau UEUko Soziolinguistika sailak antolatu du.
Jardunaldiaren koordinatzaileak: Arkaitz Zarraga Azumendi eta Ainhoa Pardina Arenaza (UEUko Soziolinguistika saileko kideak).
Helburuak
- Soziolinguistikaren inguruan dauden ikerketa (akademia) eta esperientziak elkarrizketan jartzea.
- Gai hauetan interesa, ibilbidea, aditu eta aritu direnak… bilgunea eskaintzea, elkar ezagutzeko eta harremanak egiteko.
- Momentuko argazkia egiteaz gain, aurrera begira, ibilbideak lantzeko gunea izatea (zer falta den, zer joera dauden, nor dabilen eta zertan gai hauetan…)
Nori zuzenduta
Soziolinguistika, hezkuntza eta komunitate-garapena ardatz duten profesionalak, ikasleak, aktibistak, ikerlariak eta euskalgintzako kideak oro har.