Kooperatibismo bat komunitateari begira: lurraldeetako beharrei erantzuteko ereduak zabaltzen. (Jakin Jardunaldia)

Hasiera - Bukaera data: 2025eko ekainaren 19a - 2025eko ekainaren 20a (Osteguna-Ostirala)
Ordutegia: 9:00-18:00
Modalitatea: Presentziala
Ordu kopurua: 10
Matrikula-epearen hasiera: 2025eko maiatzaren 5a
Matrikula-epearen bukaera: 2025eko ekainaren 18a
Matrikulatu
Kooperatibismo bat komunitateari begira: lurraldeetako beharrei erantzuteko ereduak zabaltzen. (Jakin Jardunaldia)

Aurkezpena

Zer eskain dezake kooperatibismoak, gaur egungo Euskal Herrian, gizarteko harremanak merkantilizaziotik harago egituratzeko bidean? Zer ekarpen auzoetako, herrietako, lurraldeetako ekonomiak herritarren beharrei erantzuteko moduan antolatzerakoan? Gero eta gehiago entzuten da harreman eta proiektu publiko-komunitario-kooperatiboak landu beharra, eta Euskal Herrian ere hainbat esperientzia berri abiatu dira ildo kooperatiboan. Korapiloak ere sortu dira, ordea, lankidetza publiko-komunitarioaren inguruan. Hor dago kontzeptua lausotzeko arriskua, edo hura merkatuaren arlo bat gehiago bihurtzekoa. Nabari da, era berean, publikoaren eta pribatuaren ulerkera zurrun dikotomikoan gotortzeko joera bat ere, oztopo politiko, juridiko edo administratiboak ekar ditzakeena.

Jardunaldiak kooperatibismo eraldatzaileaz eta egitasmo publiko-komunitario-kooperatiboaz gogoeta egin nahi du, hala haren pentsamendu-oinarriez, nola Euskal Herriko zenbait praktikak eskaintzen dituzten eredu eta irakaspenez.

Jardunaldi hau UEUk, Jakinek eta Usurbilgo udalak elkarlanean antolatu dute.

Jardunaldiaren koordinatzaileak: Haritz Azurmendi, Beñat Irasuegi eta Arianne Kareaga.

Helburuak

  • Markoa. Lankidetza publiko-kooperatiboaren oinarriak ezagutu eta horren gaineko kontzeptu gakoen zedarritzea.
  • Erreplikagarritasuna. Lurralde ezberdinetako esperientzia publiko-kooperatibo praktikoak ezagutzea gakoetan sakonduz.
  • Garapena. Lankidetza mota honen baitako oztopo eta aukeratan sakontzea, eremu bakoitzari dagozkion funtzio eta rolak bereiziz.
  • Saretzea. Esperientzia ezberdinen topagune izatea.

Jakintza-arloak