Eraldaketarako teoriak zorrozten: Pentsamenduaren bidez praktikak berritzen.

Data: 2025eko uztailaren 11 (Ostirala)
Tokia: Errenteria - Torrekua
Ordutegia: 10:00-18:45
Modalitatea: Presentziala
Ordu kopurua: 10
Matrikula-epearen hasiera: 2025eko maiatzaren 5a
Matrikula-epearen bukaera: 2025eko uztailaren 10a
Matrikulatu
Eraldaketarako teoriak zorrozten: Pentsamenduaren bidez praktikak berritzen.

Aurkezpena

TEKS sarearen, Badalab Hizkuntza Berrikuntza Laborategiaren eta UEUren Humanitate Digitalen Ikerketa Gunearen artean antolatutako saio hau teoria akademiatik atera eta pentsamendu garaikidetik praktika berriak irudikatzeko espazio bat izango da.

Bertan, hasiera batean herritarrentzat arrotzak eta zailak izan daitezkeen kontzeptu eta proposamen garaikideak (Objektuei zuzendutako ontologia, ezagutza kokatua, postmaterialismoa edo teknologien ikasketak, adibidez) modu ulerterrazean ekarri eta tresna kontzeptual berriak baliatuz eta elkarrizketaren bidez errealitatea eraldatzeko proposamen eta tresna kolektibo eta konkretuak landuko ditugu.

Egun osoko saio hau Errenteriako Torrekua teknologia libre eta ekonomia sozial eraldatzaileen lanketarako dorretxean egingo da goizean eta Badalab Hizkuntza Berrikuntza laborategiaren egoitzan arratsaldean. Goizeko saioek aurkezpen teorikoak izango dituzte oinarri eta arratsaldeko saioak, berriz, parte-hartzaileen arteko dinamika errelato berrien sorkuntzari orientatuta, aditu baten gidaritzapean.

Jardunaldiaren koordinatzaileak: Xabier Landabidea (UEU) eta Gorka Julio (TEKS).

Helburuak

Filosofia eraldaketarako tresna dela frogatu nahi dugu, edozein delarik ere norberaren formakuntza edo hasiera-puntua. Zehazki bilatzen da:

  • Pentsamendu filosofiko garaikiderako sarbidea eskaintzea herritarrei.
  • Teknologia-ikasketen potentzialitateak euskal errealitatera hurbiltzea.
  • Herritar anitzei etorkizunerako beharko dugun eraldaketarako solaserako aukera zabaltzea.
  • Ideia berriak elkarrekin partekatzea.

Nori zuzenduta

Herritar guztiei zabalik dago, filosofiaren eta teknologien ikasketen inguruko esperientzia edo formakuntza-maila edozein delarik ere.

Jakintza-arloak