Badago alternatiba! Taupada atzerakoiari Euskal Herrian aurre egin.

Aurkezpena
Mundu-mailan eskuin-muturra geroz eta gehiago indartzen ari da eta olatu atzerakoiaz hitz egiten hasiak gara. Hala ere, bada halakorik Euskal Herrian?
Lehenik eta behin, taupada atzerakoia zer den definituko dugu eta indartzeko baldintzak zeintzuk izan diren aztertuko dugu. Ondoren, ideien lehiarako ditugun tresnei erreparatuko diegu eta euskal gizartea nola eraldatu gogoetatuko dugu. Eta, azkenik, taupada atzerakoiari aurre egiteko marko komunikatiboen inguruan arituko gara.
Goizekoa bi mahai-ingururen bueltan antolatutako eztabaida eta hausnarketa izango da. Arratsaldean, berriz, Iratzarrek dinamizaturiko tailerra egingo dugu.
Jardunaldi hau elkarlanean antolatu dute UEUk eta Iratzar Fundazioak.
Helburuak
- Olatu atzerakoiaren diagnostikoa egitea Euskal Herrian.
- Ideien borroka Euskal Herrian nola egiten ari den aztertzea.
- Aurre egiteko estrategiak pentsatzea. Bataila ideologikoa pentsatu eta diseinatzea.
Nori zuzenduta
Aztertuko ditugun gaietan interesatuta egon daitezkeen guztiei. Ez dago aldez aurretik inolako gai edo eduki zehatzik menderatu beharrik.