Irizpide agroekologikoak definitu eta gizarteratzeko tresnak: Berme Sistema Parte hartzaileak.

Aurkezpena
Agroekologiaren bidea eraikitzeko hainbat tresna daude. Jardunaldi honetan, hauetariko batzuen inguruan hitz egingo dugu, Berme Sistema Parte-hartzaileen garrantziaz jabetu eta sentsibilizatzeko asmoz. Horretarako, jakintza akademikoaz, tokiko jakintzaz eta identifikatzen ditugun hainbat praktika egokiz baliatuz.
EHKOlektiboa, EHKO BSPa lantzen dabil, zigilu ofizialek baimentzen dituen mugetatik haratago doazten irizpideak definituz, bertakotasuna, salmenta ereduak eta baldintza sozio ekonomikoak kontuan hartzen dituen sistema parte-hartzailea bat eraikiz.
Laborariei, kontsumo esferako eragileei eta interesa duen herritar orori zuzendutako jardunaldia da, elkarrekin agroekologia bultzatu eta kontsumo eredua eraldatzeko asmoarekin.
EHKOlektiboaren eta EHKO BSParen informazioa gehiago https://ehkolektiboa.eus/ webgunean.
Jardunaldi hau UEUk eta EHKOlektiboak elkarlanean antolatu dute.
Helburuak
- Berme Sistema Parte hartzaileen garrantziaz jabetu eta sentsibilizatzea.
- Ekoizpen-eredu agroekologikoa balioan jartzea.
- BSP esperientzia ezberdinak ezagutaraztea eta saretzea.
- Kontsumo eredu agroekologikoa bultzatzea.
Nori zuzenduta
Elikadura-sare ezberdinetan parte hartzen duten eragileak: kontsumo-kooperatibak, kontsumo-elkarteak, udalak, merkataritza txikia, etab. eta orokorrean, agroekologiarekiko interesa duten herritarrak.