Informazio eta Dokumentazio Kudeatzaileen XI. Bilkura: Euskal liburutegi nazionala: iragana, oraina eta geroa.

Data: 2025eko uztailaren 3a (Osteguna)
Ordutegia: 9:00-14:00
Modalitatea: Presentziala
Ordu kopurua: 5
Matrikula-epearen hasiera: 2025eko maiatzaren 5a
Matrikula-epearen bukaera: 2025eko uztailaren 2a
Matrikulatu
Informazio eta Dokumentazio Kudeatzaileen XI. Bilkura: Euskal liburutegi nazionala: iragana, oraina eta geroa.

Aurkezpena

Informazioaren kudeaketa gero eta teknologikoagoa da; adimen artifiziala, datu-meatzaritza eta interfazeak bezalako terminoak gure eguneroko interakzioetan txertatu dira. Jardunaldi honetarako gure proposamena arlo emozionalera itzultzea da.

Zein da liburutegiek, artxiboek, museoek eta dokumentazio-zentroek hartzen duten espazio emozionala? Zergatik hunkitzen gara Sarajevoko liburutegi nazionalaren suntsipenaren aurrean? Are, zergatik bihurtu dira maiz liburutegi nazionalak eraso militarren xede? Zergatik gurtzen eta erasotzen dituzte kemen berberaz?

Euskararen lurraldeak ez du euskal liburutegirik, euskal kulturaren iragana eta geroa fisikoki jaso eta gordetzen duen egiturarik. Estatu espainiarreko liburutegi-sistema autonomikoen eraketarekin batera, liburutegi zentralak sortuz joan ziren, liburutegi nazionalen antzera, memoriaren eta identitatearen zaindariak. Gurean ez, ordea. Zergatik? Noizean behin ahots bat altxatzen da egiteke dagoen lana gogorarazteko. Gizarteak ez daki zergatik, eta guk, ba al dakigu? Horretaz guztiaz libreki hitz egin nahi dugu.

Jardunaldi hau UEUk eta ALDEEk lankidetzan antolatu dute.

Jardunaldiaren koordinatzailea: Oskia Agirre (ALDEEko idazkaria, UEUko kidea).

Helburuak

Euskal liburutegi nazionalaren gaia berriro plazaratu nahi da. 2007an onartu zen Euskadiko Liburutegien legeak Euskadiko Liburutegiaren figura jasotzen badu ere, oraindik ez da legean jasotakoa gauzatu.

  • Azken hamarkadetan liburutegi nazionala sortzearen alde egindako aldarrikapen eta ahaleginak ezagutarazi.
  • Egungo egoera eta ikuspegiak zeintzuk diren argitu, lurraldetasuna eta erakundeen arteko lankidetza kontutan hartuz.
  • Gerora begirako pausoak zeintzuk izan daitezken hausnartu.

Nori zuzenduta

Informazio eta dokumentazioaren arloko profesionalak, euskalgintza eta kultura-munduko agenteak.

Jakintza-arloak