Negu-udaberriko ikastaroak prest 2026
2026ko urtarrilaren 20a

Negu-udaberriko eskaintza prest du UEUk. Hona hemen Eibarren, Iruñean eta online eskainiko ditugun ikastaroak.
- Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: produktibitatea hobetzeko metodoen oinarriak eta tresna digital lagungarriak. Otsailaren 19an hasten da. ONLINE
- Haur eta gazteekin heriotzaz eta doluaz maitasunetik mintzatzen. Otsailaren 24an hasten da. ONLINE
- Ikasgela kulturaz blaitu. Martxoaren 5ean hasten da. ONLINE
- Buru-mapak: antolaketa, sormena eta elkarlanerako tresna. Martxoaren 19an hasten da. ONLINE
- Emakumeak mugimenduan: gorputz kolektiboaren jabetze feminista. Martxoaren 21ean hasten da. EIBAR
- Literaturaren irakaskuntza Bigarren Hezkuntzan. Hurbilpen bat. Apirilaren 15ean hasten da.
- Euskarazko komunikazio akademiko egokia: euskara idatziaren zuzentasuna. Apirilaren 16an hasten da. ONLINE
- Elkarlanean sortzen: ipuin laburra. Apirilaren 18an hasten da. EIBAR
- Tutore eta laguntza-irakasleen arteko elkarlana erdigunean. Maiatzaren 6an hasten da. ONLINE
- Gorputza eta sormena ART-ean jolasean. Maiatzaren 7an hasten da. EIBAR
- Antsietateari aurre egiten: emozioen garapen osasuntsua sustatzea. Maiatzaren 21ean hasten da. ONLINE
- Artikuluak, tesia eta bestelako dokumentu zientifikoak sortu LaTeXekin. Ekainaren 4ean hasten da. ONLINE