Literaturaren irakaskuntza Bigarren Hezkuntzan. Hurbilpen bat

Hasiera - Bukaera data: 2026ko apirilaren 15a - 2026ko maiatzaren 6a (Asteazkenak)
Ordutegia: 16:00-19:00
Modalitatea: Presentziala
Ordu kopurua: 12
Matrikula-epearen hasiera: 2026ko urtarrilaren 7a
Matrikula-epearen bukaera: 2026ko apirilaren 10a
Matrikulatu
Literaturaren irakaskuntza Bigarren Hezkuntzan. Hurbilpen bat

Aurkezpena

Ikastaroaren datak: apirilak 15, 22 eta 29. Maitzak 6 (asteazkenak)

2025eko udako ikastaroetan bi eguneko jardunaldiak egon ziren: Literaturaren irakaskuntza Bigarren Hezkuntzan. Irakasle literaturazaleon topaketa. Jardunaldi horietan jorratu ziren puntu nagusiak ekarri nahi ditugu ikastaro honetara, hau da, Bigarren Hezkuntzako literaturaren irakaskuntzara hurbiltzea eta horren inguruko proposamen teoriko gaurkotuak eta jarduera praktiko eredugarriak ezagutzea. Horretarako Ipar eta Hego Euskal Herriko zenbait ikuspegi, marko eta jarduera partekatuko dira.

Irakasleak

Helburuak

  • Aurkezpenean aipatutako ezagutza eta esperientzien berri ematea.
  • Nafarroako Bigarren Hezkuntzako literatura irakasleekin sarea egitea (elkarren berri izateko eta aurkitu ditugun korapiloak partekatzeko).

Edukiak

  • Hego eta Ipar Euskal Herriko curriculumak eta marko instituzionalak.
  • Bigarren Hezkuntzako zenbait esperientzia eta irakasleen prestakuntzarako masterretako programak.
  • Literatura irakasteko/ikasteko metodologia eta baliabide batzuk.
  • Eskola kanona eta gazteentzako literaturaren corpusa.

Metodologia

Teoriko-praktikoa izango da. Hasieran gaiaren aurkezpena egingo da. Jarraian taldeka gaia sakonduko da. Azkenik partaideek gaiarekiko duten ezagutza eta esperientzia partekatuko dituzte.

Nori zuzenduta

Bigarren Hezkuntzako literatura irakasleentzat eta gai honetan interesa duten irakasleentzat.

Jakintza-arloak