Katixa Dolhare Zaldunbide
Izena: Katixa
Abizenak: Dolhare Zaldunbide
Jaioterria eta urtea: Baiona, 1982
Katixa Dolhare Zaldunbide Ezpeletan sortu zen 1982an, Lapurdin, eta familiarekin Baxe Nafarroan errotu da 2015ean, Bankan. Goi mailako ikasketa literarioak egin zituen classes préparatoires aux grandes écoles delakoetan, Bordeleko Montaigne lizeoan, bi urtez (hypokhâgne eta khâgne), eta ondotik literaturan berezitu zen Bordeaux-Montaigne unibertsitatean, doktoregoraino, 2010ean. Letretako agregazioa pasatu zuen 2005ean, eta geroztik euskara eta frantsesa irakasle lanetan ibiltzen da, bigarren hezkuntzan eta unibertsitatean. AEKn ere aritu da irakasten. Bestalde, irakasleen formakuntza saioak eskaintzen ditu.
Idazlea. Literaturan doktorea. Bordeleko Unibertsitateko ikertzailea.
