Gorputza eta sormena ART-ean jolasean

Aurkezpena
Sormen laborategi hau osasun emozionalerako eta hazkunde pertsonalerako proposamena da. Benetako adierazpenaren eta sormen-askatasunaren aterpea izatea du helburu, barrenean dugun egonezinaz arduratuz, besarkatuz eta zainduz. Horretarako, jolasa eta esperimentazioaz baliatuko gara.
Laborategia, espazio segurua da, bakoitzak bizi dituen istorioekin konektatzeko, aurreiritzirik eta espektatibarik gabe adierazi ahal izateko. Intuiziozko prozesu bat irekiko da esploratzeko, eta horretan konfiantza izatea bultzatuko dugu, material desberdinez lagundurik. Sormen laborategi honek, lasaitasuna emateaz gain, bihotza irekiago, askeago eta inspiratuago sentitzen lagunduko digu.
Irakasleak
Helburuak
- Norberaren gaitasun sortzaileekin konektatu eta jolastu.
- Ikusezina den hori eta hitzez adierazten zaila dena azalera ekarri, material artistikoez baliaturik.
- Gorputzari adierazteko espazio sortzailea eskaini.
- Talde esperientzia sortzaile batek ahalbidetzen duen aberastasunaz hornitu, beti ere espazio seguru eta konfiantzazko batean.
- Hainbat lengoaia artistiko ezagutu eta esploratu.
- Adierazpenaren eta sormen-askatasunaren aterpea aurkitu
Edukiak
1. Bakoitza bere gaitasun sortzailearekin konektatzea.
2. Adierazpen bide berriak esploratzea.
3. Taldeak eta espazio seguruak ahalbideratzen duenaz jabetzea.
4. Materialak ezagutzea (ahotsa, gorputza, buztina, margoak…)
Metodologia
Sormen laborategia da, beraz, metodologia sortzen eta esperimentatzen oinarrituko da. Bakarka zein taldean egiteko proposamenak eskainiko dira
Nori zuzenduta
- Taldean jolasa eta esperimentazio bidez autoezagutza prozesu bat bizi nahi dutenentzat.
- Adierazpen bide sortzaileak ezagutu nahi dituztenentzat.
- Pertzepzio gaitasunak irekitzeko beharra sentitzen dutenentzat.
- Norberaren berezko gaitasun sortzailearekin konektatzeko gogoa dutenentzat.
- Gorputzarekin eta barrenean dugunarekin espazio seguru baten konektatzeko aukera esploratu nahi dutenentzat.
- Banakotasunez adierazteko balioaz jabetu nahi dutenentzat.
- Egonezina modu sortzailean adierazi nahi dutenentzat.
- Artearen bidez meditazio une batez gozatu nahi dutenentzat.
* Ez da ezagutza artistikorik behar, ezta pertsona sortzailea sentitzea ere. Somenarekin eta lengoaia artistikoekin jolasteko eta esperimentatzeko gogoa eta kuriositatea dutenentzat