Alaitz Muro Larizgoitia

Izena: Alaitz
Abizenak: Muro Larizgoitia
Ikasketak: Pedagogoa eta Haur Hezkuntza Lizentziatura eta Diplomatura
Jaioterria eta urtea: 1978

Alaitz Muro Larizgoitia (Bilbo, 1978), artista-sortzailea, pedagogoa eta arteterapeuta da.

Pedagogian Lizentziatua UPV/EHUn (2002) eta Arte Terapian Master Integratzailea Gironako Unibertsitatean (2022). Hezkuntza Psikomotrizitate Praktika "Luzaro Eskola" ikasketak egin zituen, Bergarako UNED (2007) eta Psikodidaktikako Ikerketa Gaitasuna, UPV/EHU (2006). Haur Masaje Hezitzailea ere bada (AEMI). Arte terapeutikoan trebatua eta “innerdance” teknikaren dinamizatzailea (2024). Yoga, Pranayama eta Meditazio irakaslea (2018). 2024an Abel Azconarekin "Artea autobiografia gisa" ikasten du "performance art"-aren teoriaren inguruan.

Bere lehen urrats profesionalak hezkuntza arloan eta euskal geografian zehar ipuin-kontalari gisa ematen ditu. 2008an, bere obran oso presente dagoen itsasoarekin eta mendiarekin duen lotura sakonak lurralde berriak esploratzera eraman zuen, bere mugetatik haratago. Jatorria ahaztu gabe, ikasgela aldatu zuen itsasoagatik eta 2019ra arte Asiako hego-ekialdeko eta Pazifikoko herrialde ezberdinetan bizi izan zen: Salomon Uharteak, Raja Ampat (Papua hego-mendebaldea, Indonesia) eta Thailandia besteak beste, Naturarekin  eta arraza-kultura anitzekin etengabeko elkarrekintzan.  Takahiko Sato (Kyoto) maisuarekin Kingutsi ("urrezko arotza") teknikak, hautsitako zeramika urrez zaharberritzean datza, eta Maki-e ("hautsaren pintura"), lakaren teknikarik sofistikatuak ikasi zituen. Kanpoan emandako garaian ere Yoga, Pranyama eta Meditazio forkamuntza jaso zuen Samahita zentroan (2017-2019 urte birtartean), bertan artea eta meditazioa bat egiten zuten klaseak ematen besteak beste.

Gaur egun, sormen-ekintzan kontzienteki eta inkontzienteki, ikusezin edo ikusezin, trazatzen diren formak ikertzen ari da. Horretarako pertsonen, haur zein helduei, bidelagun dituen espazioak eskainiz. Artearen eta jolasaren bidez adierazpen askea sustatzen duten estrategiak eta tresnak garatzeko konpromisoaz.


Inguma
Alaitz Muro Larizgoitia