Tutore eta laguntza-irakasleen arteko elkarlana erdigunean

Aurkezpena
Ikastaro honek hiru abiapuntu ditu:
1. Aniztasunari arretan, eskola inklusiboa ereduan, eskolako irakasle-ekipoan dauden profesional guztien artean elkarlana.
2. Premia espezifikoak dituzten ikasleak eta, orokorrean, curriculumeko ertzetan dauden ikasleen arreta egokia egiteko laguntza-irakasleen lana.
3. Inklusioa bermatzeko laguntza saioak gela arruntean.
Hau dela eta inklusioa eta tutore eta laguntza-irakasleen arteko elkarlana eta harremana hausnarketarako gai bihurtuko dugu ikastaro honetan.
Irakasleak
Helburuak
1. Ikasleei arreta inklusiboa egiteko eskolako profesionalen papera aztertzea.
2. Ikasle tutore eta laguntza irakasleen arteko lana eta harremana aztertzea.
3. Curriculumeko ertzetan dauden ikasleen parte hartzea, ikasketa eta partaidetza aztertzea eskolako dinamikan eta curriculumean aztertzea.
4. Irakasleen elkarlanerako gakoak eta tresnak ematea.
5. Elkarlanerako proposamenak sortzea.
Metodologia
Online ikastaro honek metodologia parte hartzailea eta aktiboa izango du.
• Moodle irakaskuntza-plataforman oinarrituta dagoen UEUren Ikasgela Birtuala erabiliko da. Plataforma honen bitartez, ikasleek ikastaroko informazio, eduki eta jarduera guztiak eskura izango dituzte, eta komunikazio tresna modura erabiliko da (adibidez: foroak eta txat pribatua erabiliz).
• Partaideen aurre ezagutzetatik abiatuko da, eta hausnarketa pertsonala elkarbanatzea sustatuko da.
• Ikastaroak alde teorikoa eta praktikoa uztartuko ditu: lau gai teoriko eta azken proiektua.
• Oinarri kontzeptualak idatzizko zein ikus-entzunezko materialekin landuko dira. Ondoren, landutakoaren inguruko praktikak proposatuko dira, ikasleen parte-hartzea eta hausnarketa kritikoa bultzatuz.
• Proposatutako ikas-jarduerak bideratzeko foroak irekiko dira, eta kideen parte hartzea bultzako da hainbat eduki partekatuz bertan
• Ikastaroko gaitasunetan oinarritutako proiektua burutuko da, ikastaroa borobilduz. Ikastaroan zehar landutako eduki eta lortutako konpetentzi digitala islatuko du.
• Guztion lanak partekatu ondoren, berdinen arteko koebaluazioa egingo da
• Ikasleek momentu oro irakaslearen jarraipena eta tutoretza izango dute, baita UEUko lantalde pedagogiko eta arduradun teknikoaren sostengua ere bai.
• Ikastaroa amaitzean, izandako aprobetxamenduari buruzko datuak aztertuko dira, hala nola, ikasle bakoitzak plataformara egindako atzipenak, osatutako jarduerak, jarduera asinkronoetan (eztabaida-foroak) egindako ekarpenak eta abarrak.
Nori zuzenduta
- Irakasle tutore, Laguntza Irakasleak (PT, EH irakasleak), Orientadoreak, Zuzendaritza taldekideak
- Interesa duen edonori.