Emakumeak mugimenduan: gorputz kolektiboaren jabetze feminista.

Data: 2026ko martxoaren 21a (larunbata)
Ordutegia: 10:00-13:00
Modalitatea: Presentziala
Ordu kopurua: 5
Matrikula-epearen hasiera: 2026ko urtarrilaren 7a
Matrikula-epearen bukaera: 2026ko martxoaren 19a
Matrikulatu
Emakumeak mugimenduan: gorputz kolektiboaren jabetze feminista.

Aurkezpena

Emakumeak Mugimenduan emakumeentzako sormen eta autoezagutza espazio bat da. Dantza mugimendu terapian oinarritutako proposamen bat da eta buruaren eta gorputzaren arteko harremanean oinarritzen da.
Emakumeon jabekuntza feminista, osotasun batean bilatzen badugu, ezinbestekoa da gorputzaren jabekuntza prozesua bertan integratzea eta horretarako sortu zen Emakumeak Mugimenduan.

Oihane Vicente Agirrezabal: "Gure bizi-esperientzia guztiak, buruarekin “prozesatzen” ditugun bezala, gorputzetik ere igarotzen dira eta aztarnak uzten dizkigute"

Helburuak

  • Dantza eta mugimenduaren bidezko autoezagutza prozesu bat egitea.
  • Emakumeen arteko zaintza espazio bat sortzea.
  • Gorputzarekin konektatzea.

Edukiak

  • Gorputzaren kontzientzia landuko dugu. Buruaren eta gorputzaren arteko harremana erdigunean jarriz eta gorputza entzuten ikasiz.
  • Emakumeok gure gorputzarekin dugun harremanari begiratuko diogu. Anitzak garela abiapuntutzat hartuz.
  • Sormena. Gure barneko sortzailea esnatuko dugu,sormena erabakiak hartzeko eta gure proposamenak egiteko prozesu bezala ulertuta eta ez emaitza jakin bat lortu beharreko prozesu bezala.
  • Plazerra. Gure plazerrarekin harremana berreskuratzea ezinbestekoa da eta horretarako dantza eta mugimendu askeaz baliatuko gara

Metodologia

Gaiak modu praktikoan landuko dira taldearen erritmoa eta beharrak errespetatuz. Dinamika ezberdinak proposatuko dira, banaka, bikotean edo taldean egingo direnak. Denon artean hausnartzeko tarteak ere izango ditugu.

Nori zuzenduta

Adin eta kondizio guztietako emakumeei.

Jakintza-arloak