Elkarlanean sortzen: ipuin laburra

Aurkezpena
Adimen Artifiziala eta beste baliabide teknologikoen garapena geldi ezina dirudien mundu globalizatu honetan, gizakiok badugu hausnartzeko beharra. Erritmo hori gainditzea geroz eta zailagoa dela ohartuz, horri aurre egiteko moduak asmatu behar ditugu eta horietako bat da sormena garatzea. Ideia berriak ezinbestekoa zaizkigu, baita sortuta dagoenean oinarrituz aurrera pausoak ematea ere. Hori da ikastaro honen helburua, sormenaz hausnartzea eta sormen prozesuan murgilduz, ipuin laburra sortzeko ariketa praktikoak lantzea.
Sormena modu egokian praktikan jartzeko estrategiak erakutsiko dituzu. Zeintzuk?
Ariketa xumeetatik hasiko gara, akordeoiaren teknikatik eta plastilinaz sortutako miniaturen teknika baliatuz amaituko dugu.
Horiez gain, behaketan oinarritzen den teknika praktikatuko dugu inguruko espazio irekietan txango labur bat eginez eta mugimenduak sortzen lagunduko digu.
Nabarmentzeko zerbait?
Aurtengo jardunean Lierni Azkargorta idazleak ikastarorako bereziki idatzitako ipuin laburra lantzeko pribilegioa izango dugu.
Arantza Martinez Etxarri: "Sormena ezinbestekoa da etorkizuneko erronkei aurre egiteko"
Irakasleak
Helburuak
1. Autonomian eta adimen anitzetan oinarritzen diren metodologiei buruz hausnartzea.
2. Gizaki guztiok sortzaileak garelaz jabetzea eta sortzearen ostopoak (ziurtasun falta, nork bere burua gutxiestea, beldurra eta abar) praktikatuz gainditzea.
3. Sortzeko gaitasuna dugula aintzat hartuz, gaitasun hori aktibatzeko moduez ohartzea (think out of the box) eta horiek garatzeko estrategiak baliatzea, sormena ardatz den guneetan eta eraikitako giro erlaxatuan.
4.Ikasketa esanguratsua bultzatzea, baliagarriak diren atazak garatuz, hots, egunerokotasunaren beharrei erantzuten dieten ariketak.
Edukiak
Sormena zer den definitzen hasiko gara. Ondoren, sormena eragiten duten elementuez hausnartuko dugu eta horiek praktikan landuko ditugu. Gauzak horrela, erlaxazioaren garrantziaz jabetuko gara eta hori lortzeko mindfulness teknikak praktikatuko ditugu. Behaketaren garrantziaz arituko gara, sormena pizteko lagungarriak izango diren ariketa praktikoen bitartez.
Ipuin laburraren egitura hirukoitzaz arituko gara, baita Freytagen diagramaz ere, eta horretan oinarrituz, ipuin laburrak sortuko ditugu hiruko taldeetan.
Metodologia
Gardnerren adimen anitzak eta Leni Damen ikasketa autonomoa izango dira ikastaro honetan praktikan landuko diren metodologiak. Gaiak praktikan landuko dira eta horretara bideratuta dauden estrategiak eta ariketak aurkeztuko dira. Partaideek praktikan murgilduko dira eta lan taldeetan egindako ariketak, talde handian partekatuko dira.
Nori zuzenduta
Ikasle, irakasle eta sormenean interesatuta dagoen edonori zuzendua.