DOKeskola: Artikuluak, tesia eta bestelako dokumentu zientifikoak sortu LaTeXekin

Hasiera - Bukaera data: 2026ko ekainaren 4a - 2026ko ekainaren 17a (Online)
Tokia: Ikasgela Birtuala
Modalitatea: Online
Ordu kopurua: 10
Matrikula-epearen hasiera: 2026ko urtarrilaren 7a
Matrikula-epearen bukaera: 2026ko ekainaren 3a
Matrikulatu
DOKeskola: Artikuluak, tesia eta bestelako dokumentu zientifikoak sortu LaTeXekin

Aurkezpena

Prezio berezia izango dute doktoretza egiten ari diren ikasleek. Matrikula egitean ziurtagiria bidali beharko du

Artikuluak, tesia eta bestelako dokumentu zientifikoak sortu
LaTeXekin

Arlo akademikoan, formatu ezberdinetako dokumentu ugari idatzi behar izaten dira: artikuluak, liburuak, posterrak, aurkezpenak... dokumentu horiek ezaugarri bereziak izan ohi dituzte (irudiak, taulak, formulak...) eta lanketa ez da beti erraza izaten.

Ikastaro honek dokumentu tekniko (txostenak, proiektuak, aurkezpenak, etab.) eta zientifikoak (artikuluak, aldizkariak, liburuak, etab.) kalitate handiarekin ekoizteko baliabideak landuko ditu, horretarako, LaTeX software librea baliatuz. LaTeX dokumentuak ekoizteko tresna bat da. Mundu osoan erabilia zientziako eta teknologiako arlo askotan.

LaTex erabiltzeko software-aplikazio nabarmenenak aztertzeaz gain, Overleaf web- aplikazioa ere erabiliko dugu. Overleaf-ek LaTex editore erabilerraza eskaintzen du, lehen pausuak ematea erraztuz.

Irakasleak

Helburuak

  • Dokumentu tekniko eta zientifikoak ekoizteko oinarriak lantzea.
  • Dokumentu hauek ekoizteko LaTeX baliatzea.
  • LaTex bidez euskaraz lan egitea.

Edukiak

  1. Sarrera: dokumentu zientifikoak eta LaTeX
  2. Beharrezko softwarea: TexMaker, Overleaf
  3. LaTeX dokumentuen oinarrizko programazioa
  4. Euskaraz lan egiteko prestatzen
  5. Bibliografiaren kudeaketa
  6. Aurkezpenak eta posterrak LaTeX-en

Metodologia

Ikastaroa online modalitean izango da, UEUren Ikasgela Birtualaren bidez. UEUren online irakaskuntzarako eredu pedagogikoa izango du oinarri eta ikasleak era autonomoan antolatuko den arren, taldea izango du erreferentzia, ikasle guztiek gaiak aldi berean landuz.

Nori zuzenduta

Ikastaro hau UPV/EHUko Doktorego Eskolan matrikulaturik daden doktoregaiei zuzenduta dago bere prestakuntza aldiaren osagarri gisa.

Jakintza-arloak