DOKeskola: Antsietateari aurre egiten: emozioen garapen osasuntsua sustatzea

Hasiera - Bukaera data: 2026ko maiatzaren 21a - 2026ko ekainaren 3a (astelehen-ostiral)
Tokia: Ikasgela Birtuala
Ordutegia: 00:00-23:59
Modalitatea: Online
Ordu kopurua: 10
Matrikula-epearen hasiera: 2026ko urtarrilaren 7a
Matrikula-epearen bukaera: 2026ko maiatzaren 21a
Matrikulatu
DOKeskola: Antsietateari aurre egiten: emozioen garapen osasuntsua sustatzea

Aurkezpena

Prezio berezia izango dute doktoretza egiten ari diren ikasleek. Matrikula egitean ziurtagiria bidali beharko dut

Gaur egungo gizarte aldakor eta azkar honetan, gero eta ohikoagoak dira buru osasun arazoak. Azken urteetako datuek erakusten dutenez, Euskal Herrian gehien ematen direnak, batez ere gazteen artean, antsietate eta estres-egoerak, animo baxua, familia arazoak, eskolan arazoak, lagunarteko harreman egonkorgabeengatik eta suizio ideiak edo saiakerak dira. Bost gaztetik batek osasun mentaleko diagnostikoa du eta %22,9ak antsiolitikoak kontsumitu izan ditu edo kontsumitzen ditu.

 

Egoera horren atzean hainbat arrazoi daude: ikasketek eragindako presioa, teknologia eta sare sozialen erabilera neurrigabea (batezbesteko lau ordu pasatzen dituzte internetera konektatua) eta arazo emozional nahiz sozialak. Askok galduta sentitzen dira eta 16-24 urte bitarteko gazteen ia %50ak ondoezaren aurrean isolatzeko joera du. Zoritxarrez, gazteek ez dute beti egoera horiei aurre egiteko baliabiderik.

Helburuak

• Norberaren emozioak eta pentsamenduak hobeto ezagutzea eta ulertzea.

• Antsietate-erasoetara eramaten duten faktoreak ulertzea.

• Norberaren ahaldultze psiko-emoziolerako baliabideak eskuratzea.

• Estres-egoerei aurre egiteko tresna praktikoak bereganatzea.

Edukiak

Ikastaroak bi atal izango ditu:

1. ATALA:

• Gorputza, burua eta emozioen arteko elkarreragina identifikatu eta indartu.

• Antsietatearen zikloa eta faktoreak aztertu.

• Bakoitzaren antsietate mapa egin.

• Norberaren esperientzia koaderno batean jaso.

2. ATALA:

• Egunerokotasunean sortzen diren estres-egoerei berehalako erantzuna emateko autorregulazio zein korregulazioko estrategiak baliabide praktikoak ezagutu.

Metodologia

Ikastaroa online modalitean izango da, UEUren Ikasgela Birtualaren bidez. UEUren online irakaskuntzarako eredu pedagogikoa izango du oinarri eta ikasleak era autonomoan antolatuko den arren, taldea izango du erreferentzia, ikasle guztiek gaiak aldi berean landuz. 

Marko horretan oinarriturik ikastaroaren hasiera eta amaiera datak zehazturik daude baina ikasleek euren erritmora lan egin ahal izango dute astekako plangintza baten barne. Astekako antolaketa horrek edukien hurrenkera egokia lantzea eta taldeak ikaskuntza prozesua batera egin ahal izatea baimenduko du.

Nori zuzenduta

Ikastaro hau doktoretza egiten edo ikeketa munduan ari direnei zuzendua dago.

Interesa duen edonori.

Jakintza-arloak