Udazkeneko eskaintza akademikoa prest dugu
2026ko irailaren 14a

Udazken honetarako eskaintza zabala prestatu du UEUk.
UEUren ikastaroak
- Aire zabaleko akuarela ikastaroa (Eibar, urriak 10)
- Ikasgela kulturaz blaitu (Online, urriak 14)
- Irakaslearen ongizatea hezkuntza paradigma berrietan: Higadura profesionalari aurre egiteko tresnak (Iruñea, urriak 17)
- Hika ikastetxeetan: LMHko eta DBHko irakasleentzat prestakuntza-saioak (Eibar, urriak 17)
- Emakume artistekin solasean. (Online, urriak 28)
Nafarroako Gobernuarekin elkarlanean antolatutako ikastaroak
Ikastaro hauek edonork egin ditzake, baina unibertsitatean ikasten dabiltzan ikasle nafarrek izango dute lehentasuna. DOAKOAK izateaz gain, Nafarroako Unibertsitate Publikoak (NUP) ECTSak emango dizkie ikasleei eta Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuak ere, irakasleen etengabeko prestakuntza gisa homologatu ditu.
- Arreta gabeziaren nahasmendua hiperaktibitatearekin (AGNH) duten pertsonei arreta. Irailak 28. Online
- Material digital irisgarrien sorrera. Irailak 30. Online
- Irakurketa erraza: irakurmenaren eta ulermenaren gozamena suspertzeko idazketa eta dinamizazio teknikak. Urriak 5. Online
- Ingeniaritza erronkak haur eta lehen hezkuntzan. Urriak 7. Iruñea
- Bullyinga eta ziberbullyinga: detekzioa eta esku-hartzea. Urriak 19. Online
Jardunaldiak
-Zuzenbidea euskaraz irakatsi eta ikertu: egungo bizipen eta erronkak. Urriak 2. Eibar
-Ikasgelak bazterretatik eraikitzen Urriak 3. Iruñea
-Adimen artifiziala ikerkuntzan: fisika eta ingeniaritzako esperientziak. Urriak 23. Eibar
-ikasgelak bazterretatik eraikitzen ii: internet bazterretako begiradatik Urriak 24. Eibar
Ikastaro-zikloak elkarlanean
-Eraldenea (jasangarritasun ekologiko eta soziala)
-Kutxaz Kanpo 2026 zikloa: Kontakizunak eta Sorkuntza
-Euskaldunentzako Jabetze Eskola (III)
Graduondokoak
-Hezkidetzatik pedagogia feministetara: euskal curriculuma iparrorratz